(Itzulpena)
Alarma egoeraren luzapenaren gaineko zalantzak eta deseskalada faseen inguruan egon daitekeen ziurgabetasuna gero eta mugikortasun handiagoak eta kontsumo aukerek estaltzen dituzten bitartean, biharko egunerako aurreikuspenak ez dira batere pozgarriak. Hainbesterako, ezen itxialdiaren amaiera ospatzeko egon den euforiak eta lasaitasun bitxiak (honela saldu dute behintzat komunikabideetan) ez dute modu egokian islatzen familia proletario askok duten kezka sakona, ezta krisi honen ondorioz proletarizazio prozesu batean daudenena ere. Hori horrela, alarma egoeraren indargabetzeak eta pandemiaren egonkortze positiboak ez dute berehala azken hilabeteetan balantzaka ikusi dugun ehun produktiboaren susperraldi ekonomikoa ekarriko; krisia bizkortu eta sakondu besterik ez da egin pandemiaren testuinguruan, aitzitik, bere izateko arrazoia ez da pandemia izan. Horrenbestez, birusaren kontrol soziala ez da krisiaren ekonomia-birmoldaketaren arrazoia; ematen duenez argia da pandemia aurreko atzeraldi-ekonomikoak, konfinamendu egunetan bortizki agertu zenak gobernuek hartutako euste sozialerako neurrien ondorioz, honen ostean ere jarraituko duela. Ustezko ospakizun baten parte baldin bagara, kasualitatez udararen itzulerak eragindako poztasun orokortuak lagundu duena, militante komunistok argi izan behar dugu hau sakrifizio erritu bat dela, eta ezin direla amorrua, sufrimendua eta borrokan jarraitzeko gogo areagotua alde batera utzi. Uda honen ostean datorren udazkenak alboratuko ez duen poza.
Modu ezberdinean kezkatzen dituzte galderek proletarioa, aristokrata eta burgesa, guztiok ez baikara hondartzen erabilgarritasun edo atzerrira bidaiatzearen inguruko galderetan itotzen. Langile klasea galdera serioagoek mehatxatzen dute, hauetakoren bati aurre egin behar dion hori etsitzeraino ere: zer egingo du lana lortu ezin duela uste eta langabeziko bi hilabete baino ez zaizkionak geratzen? Zer gertatuko da aurrekontu publikoaren murrizketa ekidin ezina agerian jartzen denean? Zein izango dira Deutsche Bank bezalakoek behea jotzen dutenean (jotzen badute) Europako gobernuei hartzen utziko dizkiegun neurriak? Zenbat denboraz jarraituko du ezkerraren diskurtsoak, krisi garaietan txiroenen beharrezko esperantza itsuaz elikatzen den horrek, gutxi batzuen botere sozial eta egoista bermatzeko bitartekoa izaten? Hamarkadetan indargabeturiko klase-arrail bat zabaldu da «mendebaldeko» herrialdeetan, eta hauen gailentasun ekonomikoa arriskuan dago ekoizpen modu kapitalista mundu mailan inboluzionatzen den neurrian. Beraz, autoritarismo burgesaren aurrean posizio sendoak hartu behar ditugu; kosta ahala kosta, erregimen kapitalistaren gainbehera eta balizko iraultza sozialista ekidin asmoz, lan indarra modu efizientean ustiatu eta soberakina (antza denez, termino demografikoetan, langile klasearen zati handia dena) absolutuki dominatu ahal izango duen gobernu forma berri bat ezarri nahian etsipenez zelatan baitugu burgesia. Ekoizpen krisi eta lan indarraren debaluazio testuinguru honetan, sozialdemokraziak erreformismoa arnegatzea eta printzipio iraultzaileak onartu behar lituzke, izan ere, adibidez, Estatu Batuetako poliziaren bortizkeria kondenatu, baina bere inguruko polizia publizitatu eta laudatzeak honen izaera kolaborazionista eta lana kapitalari subordinatzeko prozesuan dagokion funtzio burguesa agerian uzten baitu.