Edertasunaz beste
2021ko urtarrilaren 9a
Clare Sheridan eskultore
britainiarrak, bere memorietan, Leninekin izan zuen enkontrua oroitzen du.
1920an izan zen, Sobietar Batasuna bisitatu zuenean. Boltxebikeek gonbidatu
zuten artista britainiarra Moskura eta, han, iraultzaileen bustoak egiten aritu
zen; Leninena, Trotskirena, Dzerzhinskirena. Sheridanek, ordea, bazuen beste
asmo bat ere: Garaipena izeneko
estatua bat zeukan egina, gerrako heroismoaren irudikapen moduko bat, eta
espero zuen sobietarrek onartuko ziotela eta Moskuko plazaren batean ipiniko
zutela. Azken hitza Leninek omen zeukala-eta, haren bustoa egiten ari zen
egunean, Sheridanek bere artelanen argazkiak erakutsi zizkion. Leninek irmoki
azpimarratu omen zuen Garaipen...
Autoritarismoaren gorakada hezkuntzan eta IKAS (II)
2020ko abenduaren 19a
Orotara, hezkuntzaren zeregina ikaslea soldatapeko lanerako
gai egitea da, horretarako jakintza teknikoak transmitituz, bizi-ohiturak eta
ideologia txertatuz. Egiari zor, emaitza hori ez da soilik hezkuntzaren
ondorio; ezin dira gutxietsi ikasle horiek beren bizitzako gainontzeko
esparruetan jasandako eraginak, gazte masa-kulturarena, kasu.
Behin eta
berriz aipatzen ditugun gaitasun tekniko horiek, ordea, ez dute balio balioa
ekoizteko balio ez badute. Alegia, ikuspuntu produktibo kapitalista batetik,
alferrikakoa izango da eskuratutako edozein gaitasun, ondoren soldatapeko
lanaren diziplinan esplotatu ezin bada. Horren adibide, enpresetan maiz gertatzen
dena: tituludun berria...
Historia egiteaz
2020ko azaroaren 26a
«Toda la historia de la sociedad humana, hasta la actualidad, es una
historia de luchas de clases»
K. Marx, 1948, Manifestu Komunista.
Euri asko egin du ordutik, eta errealitateak etengabeko aldaketa bat
bizi izan du 170 urte hauetan. Baina, hala ere, oinarrian dagoen ideiari
dagokionez, gauzak ez dira gehiegi aldatu. Indar sozialen talkan idazten da
historia. Gaitasun produktiboen garapenak bizitzeko «arau» batzuk inposatzen
dizkio gizarteari, eta horren arabera bizi gara salbuespenik gabe. Bizitzaren
erreprodukzioa bermatzeko borrokak eduki konkretuz betetzen du historia. Hala,
historiako fase ezberdinetan, oinarri ezberdin baten araberako forma ezberdinetan
bizi izan da gizartea, edo ...