AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Harpidetza egiteko gedar.eus webgunera jo behar duzu. Bertan, “Harpidetu” izeneko botoi gorri bat topatuko duzu erdiko logoaren eskuinaldean. Horrek plana aukeratu eta bidalketetarako eta ordainketetarako beharrezko datuak sartzeko aukera emango dizu.

Hala, harpidetza berri bat egingo duzu, betiere harpidetza berriak ez badu aurretik eginiko harpidetza baten kudeatzaile bera. Zuk lehendik sortutako profil berari loturiko harpidetza bat sortu nahi baduzu (zenbait harpidetza kudeatzaile bakarrarekin), jo ezazu “Nire profilera loturiko beste harpidetza bat nahi dut, nola egin dezaket?“ galderara.
Hiru harpidetza mota daude:

1- Hileko harpidetza
Arteka hilabetekariaren ale fisikoa (abuztuan ez da egongo) eta Arteka hilabetekariaren jatorrizko testuen PDFak jasoko dituzu.

2- Urteko harpidetza
Arteka hilabetekariaren 11 zenbaki fisiko (abuztuan ez da egongo), Arteka hilabetekariaren jatorrizko testuen PDFak eta Gedar egutegia jasoko dituzu.

3- Elkarteentzako eta antolakundeentzako plana
Arteka hilabetekariaren 11 zenbaki fisiko (abuztuan ez da egongo), Arteka hilabetekariaren jatorrizko testuen PDFak eta Gedar egutegia jasoko dituzu.
Edozein unetan egin dezakezu urteko harpidetza, baina kontuan izan behar duzu harpidetza egiten duzun hilabetearen 5a dela azken eguna hilabete horretako Arteka aldizkaria eskatzeko.
Ordainketa-eguna da muga, hortaz, hilabetearen 5a da hilabete horretako Arteka jasotzeko harpidetza egiteko azken eguna.
Hileko harpidetza baduzu, ez duzu harpidetza berritu behar.

Urteko harpidetza baduzu eta espresuki bertan behera uzteko eskatzen ez baduzu, harpidetza automatikoki berrituko zaizu dagokion hilabetean, hau da, harpidetza egin zenuen hilabete berean.

Elkarte eta antolakundeen planean ere, harpidetza egin zen hilabete berean berrituko da harpidetza, aurrez bertan behera utzi ezean.
Hilabeteko harpidetzen kasuan, edozein unetan utz daiteke harpidetza bertan behera harpidetzak@gedar.eus-era idatziz.

Aldiz, urteko harpidetzen eta elkarte eta antolakundeen planen kasuan, harpidetza bertan behera uzteko, harpidetza berrituko den hilabetearen 5a baino lehen idatzi beharko duzu harpidetzak@gedar.eus-era.
Harpidetza aldatzeko, idatzi mezu bat harpidetzak@gedar.eus-era zer aldaketa egitea nahi duzun adieraziz.
Zure profilean sartzeko, erdiko logoaren eskuinaldean agertzen den “Hasi saioa” botoia sakatu beharko duzu; bertan, e-maila eta pasahitza sartu beharko dituzu.
Pasahitza berreskuratzeko, klikatu gedar.eus-en ageri den "Hasi saioa" botoia, eta, ondoren, pantailaren behean ezkerraldean ageri den "Pasahitza ahaztu duzu" botoia.
Gedar.eus-en harpidetza egitean, link bat jasoko duzu profileko pasahitza ezartzeko. Linka 24orduz bakarrik dago erabilgarri.

Linka iraungiz gero, gedar.eus-en “Hasi saioa” botoia klikatu eta profilen atalean sartu ostean, “Pasahitza ahaztu duzu” botoian izango duzu pasahitz berri bat ezartzeko aukera.
Harpidetzaren datuak aldatzeko, saioa hasi behar duzu. Behin saioa hasita, lehen “Hasi saioa” botoia agertzen zen lekuan agertzen diren inizialetan klikatu beharko duzu, eta “Profila” botoia sakatu. Bertan, “1. Harpidetzak” atalean sartu eta aukeratua duzun harpidetza planaren azpian ageri den “Datuak” atalean klikatu beharko duzu. Hala, ikusgarri agertuko dira orain arte ezarriak zenituen datuak. Behin aldaketak eginda, ezinbestekoa da “Datuak gorde” botoia sakatzea aldatu nahi den hori aldatua gera dadin.
Lehendik sortua zenuen profil bati beste harpidetza bat gehitzeko, harpidetza lotua geratzea nahi duzun profil beretik sortu behar duzu. Horretarako, behin profilean sartu zarela, “1. Harpidetzak” atalean sartu eta “+ Harpidetza berria“ botoia sakatu beharko duzu, eta eskatzen zaizkizun datuak bete. Datu finko bakarra dago bertan: helbide elektronikoa. Haren bidez, kudeatzaile bakarrak harpidetza bat baino gehiago kudea ditzake.
Hilabetero Arteka argitaratzen denean, Artekaren PDFak profileko "3-Arteka" atalera ere igotzen dira (norberaren profilaren barruan).
Hilabete bakoitzeko 5ean egiten da ordainketa, helbideratze bidez.

Hala, hilabeteko harpidetza dutenei egun horretan egingo zaie ordainketa hilabetero (abuztuan izan ezik).

Urteko eta elkarte eta antolakundeen harpidetzen kasuan, kobrantza harpidetza egin zen hilabete berean egingo da (hilabetearen 5ean), urtean behin.
Soilik elkarte eta antolakundeentzako plana hautatzen dutenek izango dute transferentzia bidezko ordainketak egiteko aukera.

Harpidetza behin ordainketa egin ondoren gaituko da.
Arteka iritsi ezean, idatzi mezu bat bidalketak@gedar.eus-era zer gertatu zaizun azalduz.
Gedarreko harpidetuek soilik eskura ditzakete jada publikatuak dauden Arteka aleak. Interesa izanez gero, idatzi mezu bat bidalketak@gedar.eus-era, eta adierazi zein diren eskuratu nahi zenituzkeen aleak.

Haren ordainketa datorren ordainketarekin batera egingo da, data berean eta hilabeteko harpidetzaren prezio berean.