AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA

Polemikak tarteko, soilik gutxi batzuek erreparatu diote garrantzitsuena izan litekeenari: militante komunisten konbikzioa, ausardia eta konpromezu politikoa harrigarriak dira. Ikasle Abertzaleak, Itaia, Gazte Koordinadora Sozialista edo Erraki  antolakundeek azken lau urteetan jasandako eraso, difamazio eta mespretxuen aurrean, behintzat, horixe bera erakutsi dute militanteek. Honezkero ohituak ginen «hauek ez dute askorik iraungo», «lau katu besterik ez dira», «ez dakite jendearekin lan egiten» edo «asko hitz egin eta egin gutxi» antzekoak entzutera. Baina dagoeneko honako hau ere ikasia dugu: gure jardunak luze joko duelako, gero eta kide gehiago garelako, jende askok gure dinamika eta aldarriekin bate egiten duelako eta, era berean, «asko hitz egin eta egin ere asko» egiten dugulako gorroto gaituzte gugatik txarto esaka ari diren horiek.

Helduko da unerik, guzti honek horrela jarraitu ezkero, zeinetan antolakunde sozialisten aurkako akusazio eta kritikek ezberdinak izan beharko duten. Legitimoa izan dadin zintzoa izan beharko du kritikak, eta argudioek irainen eta gezurren lekuahartu beharko dute akusazioetan. Osterantzean barregura besterik ez digu eragingo, adibidez,duela hiru aste Estatuko aurrekontu orokorrak onartu eta orain, abenduak seia dela-eta, bandera espainolak seinalatu dituzten horiek esan dezaketen ezerk. Edo, gauzak horrela, autonomia ulertezin baten izenpean langileriaren askatasun politiko errealari, eta berau lortzeko beharrezkoa den bideari, uko egiten diotenen harrokeria morala laster arduratsu eta perspektiba politikoz lanean ari direnekiko errespetu falta soila izango da. Posizio politiko jakin bat defendatzen duten horiek ahulak baldin badira eta euren politikak ibilbide laburra badu, erraz difamatu daitezke; izan ere, gezurrei aurre egin diezaiekeen errealitate apurra txikia izaten da oso. Hau da, ez dago adibide asko ezta argirik ere gezurrak ezeztatu ditzakeenik: ez dago bere esperientziarik. Ondorioz, edozein iritzi zailtasun eta oposizio handirik gabe zabaldu eta errotu daiteke jendartean. Baina egoera zeharo alda liteke gutxietsi izan den hori indartu eta bere praktika egonkortu orduko.

Militantzia komunista ez da hegemonikoa, eta Euskal Herrian, gainontzeko herrialde gehienetan bezala, politika iraultzaileen eta antolakuntza komunistaren beharra aldarrikatzen dutenen aurka gogor oldartu dira alderdi, eragile eta sindikatu erreformistak. Bada, krisi garaiotan erreformistak langileriaren eta burgesiaren arteko paktu soziala, edo bestela esanda, langileriaren konformismo eta subordinazioa ziurtatzeko behar-beharrezkoak diraeta komunistok, artean, erreformisten delako klase-funtzio kolaboratzaile horri kritikoki zuzentzen gatzaizkion heinean testuinguru honek ez gintuzke harritu behar. Euren krudelkeriak agian bai. Momentuz, militantzia komunista indartu bitartean, adorez egin beharko diogu aurre egoera honi, jakinaren gainean egonik ere ondo gabiltzala, gauzen egoera orokorra gure alde dugula eta gure ausardiak eurak beldurtu ditzakeela.