(Itzulpena)
Oraindik goiz da, joan den igandeko hauteskundeen emaitzen esanahia alderdiak elkarren artean tratatzen hasten direnean jakingo dugu. Datu hauen harira, haien jardunak besterik ez du argituko panorama. Hala ere, dagoeneko zehaztuta dago eserlekuen arabera parte hartzeko aukera, eta behin-behineko diagnostiko hau egin daiteke:
a) Abstentzioa, % 47 ingurukoa, ez da arinkeriaz interpretatu behar. Hauteslekuetara sarrera mugatu zuten segurtasun neurri protokolarioak eta kutsatzeko arrisku erreala badira parte-hartze bajuaren erantzule, baina ezin da pentsatu bakarrak direnik. Galizian, adibidez, antzeko baldintzak zeuden arren 2016ko hauteskunde autonomikoen aldean igo egin da (% 53,63ko partehartzetik % 58,89ra). Hori horrela, abstentzioaren elementu konstitutibo ezberdinak identifikatzean datza, modu horretan, dagokien ondorio politikoak ateratzeko. Kontuan hartzeko datua da bozkatu dutenen adin tartea; lehen zundaketek adierazi dute gazteen parte-hartzea baxuagoa izan da (baita minimoa ere), hau da, hauteskundeek mobilizaturiko gehiengoa zaurgarriena izan zela. Hala bada, igandeko hauteskundeek argi uzten dute belaunaldi hausturak (Ongizate Estatuen desagerpen prozesuari estuki lotua dagoena), eta hauek formazio politiko nagusienganako duten interes edo konfiantza faltak, gero eta esangura handiagoa hartzen du bizi dugun momentu historikoaren ulerkeran zuzenean. Jarrera hori tendentziala izango balitz, EAEren biztanleria ezaugarriak kontuan hartuta, aipatutako abstentzioak ezein ordezkaritza parlamentariok baino garbiago argitu ahalko luke klase borrokaren egoera politikoa. b) Emaitzek hautets-masaren polarizazio bat adierazten dute: alde batetik, EAJ, joera kontserbatzailea duen alderdi autonomista, eta bestetik EH Bildu, sektore progresisten elkartea. Honi dagokionean, bi uste oker gezurtatu behar dira, bi alderdi hauen finkatzea ordezkaritza abertzalearen handitze modura eta alternatiba baten ezartze gisa ulertu baitira. 53 eserlekuk (31 EAJrenak eta 22 EH Bildurenak) ordezkatzen duten euskal nazionalismoa, ez da homogeneoa ezta erreala ere; EAJ eta estatu espainiarraren arteko klase lotura zuzena aski ezaguna da, eta EH Bilduren ordezkaritza parlamentarioari dagokionean, azpimarratu behar da boto erabilgarriaren kanpainan oinarrituriko indar metaketak ez duela ahalbidetzen koalizioaren igotze elektorala honek ordezkatzen duen borondate abertzaletik etorri dela baieztatzea, hau da, subiranista edo independentistatik (oso arraroa izango litzateke horrelako adierazpenak egitea Sindicato de Estudiantesekin egindako paripearen ostean). EH Bilduk ez du gizarte sektorerik erakarri Ezker Abertzalearen programa politikora, koalizioa bera izan da kontzienteki gizarte zibileko «ezkertiarra» izatera igaro dena (ongi etorria eta akritikoa). Igandeko hautets-emaitzak eta azken urteetan eginiko lan instituzionala batera aztertu ezkero, zuzena litzateke esatea EH Bildu alternatiba erreal honen lehen aukeran geratzen dela: politika burgesa ala iraultza sozialista. Ikusi beharko da «EAJ edo EH Bildu» aukerak klase terminoetan baloratzeko zentzu politikorik hartzen duen. c) VOX-ek eserleku bat lortu du, honek argi uzten du, hala nola, borroka antifaxista kalean ber-hartzearen garrantzia historikoa.
Datozen egunetan hurrengo Eusko Jaurlaritzaren eraketaren testigu izango gara, eta alderdien arteko azpijokoek ulertaraziko digute bakoitzaren izaera politiko erreala. Denborak absurdo egin dezake aurretik pentsaezina zirudiena.