Albisteek aipamenik egin ez arren, bizi garen mundu hau krudela dela jakin badakigu; baina, ohikoenean, soilik sentitzen gara neurririk gabeko krudelkeriagatik inguraturik albiste tamalgarriak bata bestearen atzetik datozenean. Eta halakoetan gutxi dira ezer egiten dutenak: gehienok haren zain gaude, harrapatuko gaituen beldurrez. Onartezina.
Azkenaldian, esaterako, ez da izan egunik, zeinetan emakumeen aurkako indarkeria kasurik ez baiten titularretan jaso. Ia egunero izan dugu Euskal Herrian gertatutako kasuren baten berri: Zumarragan eta Zarautzen bi emakumeri egin zieten eraso pasa den astean; Erandion emakume bat bortxatu dute asteburuan, Sonora diskotekatik gertu; Ibaetako Arkitektura fakultateko zenbait ikaslek eraso sexistak salatu dituzte (irakasle batek egindakoak); emakume bat jipoitu zuten Gasteizen larunbat gauean (erasotzaileek esana: bere aurpegi polita apurtu nahi izan zioten, besterik ez)… Eta kasu horiek guztiak, tamalez, ez dira jazo diren bakarrak; handiagoa baita bere kaltea (anonimotasunean sufritzen dena, batez ere), emakumeen aurkako biolentzia ezin da komunikabideetan azaldu ohi diren erasoekin bakarrik definitu.
Komunistok, bada, zuzenean egin behar diogu aurre gauzen egoera horri. Une oro presente izanda, gainera, salaketa publikoak (nahiz eta, gure aburuz, premiazkoak izan) lehen urratsa besterik ez direla. Halatan, salaketez gaindi gure erronka hirukoitza da: