(Itzulpena)
Hauteskundeetatik aste bat igaro ostean, oraindik zeresana du abstentzioak; baina aipatzekotan, hautatutako alderdien aldetik, bigarren mailako arrazoiak emanez egin da. Hau da, edo kutsatzeko ustezko beldurrari egiten diote erreferentzia (beldur orokorra, eta unekoa balitz, joan den igandeari zegokiona, hondartzak, tabernak, oinezkoentzako kaleak eta komertzioek ez dute berbera adierazten) edo atsekabetu egin dira, haiengan gainontzeko hautesleek jarri duten konfiantza zabalagoa ez delako (zehazki, alderdi bakoitzak bere buruari egin dio erreferentzia, ez instituzio parlamentarioen multzoari). Abstentzioaren hain ehuneko handiaren mehatxuak, era berean, hau ez gutxiestera behartu ditu; hala, askok ez dute adierazpenik egin nahi izan, beren alderdiaren ordezkaritza zalantzan jartzea ekidinez, biztanleriari dagokionez pisu txikiagoa baitu (kualitatiboki eta kuantitatiboki) abstentzioak hartutakoaren aldean. Horregatik, alderdiko arduradun ofizialek ez dute behar baino gehiago hitz egin nahi izan. Hala ere, EH Bilduren kasuan, abstentzioaren datu objektiboari garrantzia kentzea apropos ikusi duten maila baxuagoko koadro politikoen ingurua du, datu horiek esanguratsuak zirela zeritzen horien irakurketa absurdura murriztuz. 78ko trantsizioko instituzioak ez badira bere horretan demokratikoak, orain agerian geratu da «herriaren» eta bere ordezkaritza politikoaren arteko zatiketa parte-hartzailea.
Joan den igandeko hauteskundeetako parte-hartze baxuak, kapital finantzarioaren diktaduraren aurrean demokrazia proletarioaren aukera aintzakotzat hartzeko bide ematen du. Gaur egungo gauzen egoeraren analisia psikologia erreakzionarioz lepo dago, zeintzuek, alde batetik, ez duten datorren krisialdi sozial orokorraren berri eman nahi (ekoizpenetik datorren krisialdia, baina aldi berean, kulturala eta politikoa dena) eta, bestalde, ez dituzten egitateak baliarazi nahi hauteskunde hauetan beren esku geratu den portzio exekutibo txikiari buruz, ez eta lehenago beste udalerriren batean eskuratutakoari buruz ere. Kasu hauetan, argudiaketak, silogismoak edo eginbeharraren zentzuak tokia utzi die dagokien zientzia esparrutik ateraz gero esanahirik ez duten kontzeptuei (hala nola, dialektika, materialismoa edo gertaera objektiboa) eta iraultza sozialista mespretxatzen dutenen ahotan arrazoimena ordezkatzeko arrunkeri bilakatzen dira. Burla da haien tresna nagusia: abstentzioaren klase elementua azpimarratu nahi izan denean, askok barregarri utzi nahi izan dute asmo hori, adieraziz ez dagoela sinpatiarik (botoa eman ez dutenen artean) iraultzari dagokionean, eta, gainera, bozkatu ez izanaren arrazoiak ugariak eta oso desberdinak direla. Bada, esandakoari eusteko, pentsamolde aristokrata batenak diren adibideei heltzen diete. Lagun baten ajeak edo funtzionario-kuadrilla baten urteko oporrek ezin dute azaldu % 47ko abstentzioa; abstentzio hori aintzat hartzean, arreta jarri behar zaie haren elementu osagarriei (adin-tartea, jatorria, errenta eta ondarea, etab.) eta haien arteko klase-lotura aukera aztertu. Hala balitz (dirudienez), abstentzioaren klase-osagaiaz hitz egin genezake, hau da, esan genezake % 47 horretako kide gehienek proletalgoaren ezaugarri komunak dituztela (ekonomikoak, kulturalak). Hortik komunistak direla ondorioztatzen da? Ez. Baina, horregatik, jakina da modernilloek eta aurrerakoiek defendatzen dituzten erakunde burgesetatik alboratzen dituztela, eta, beraz, badaudela baldintza historikoak, langile-klasearen barruan parlamentarismoak ematen dituen partaidetza- eta antolaketa-modu desberdinak sor daitezen langile klasearen baitan. Borondate iraultzaileari uko egin nahi dioten horiek umilagoak izan daitezela, oraingoz deslegitimatu dena haien proposamen politikoa baita. Eta bai, abstentzioak joera politiko desberdinak hartzen ditu, eta bozkatzera joan ez den bakoitzak badu bere arrazoi partikularra, baina horrek ez du abstentzioaren klase-izaera deuseztatzen, kontrara, osatu egiten du. Dena den, baliteke proletalgoaren elkartasun antolatua gai izatea parlamentuak minatu duen klase-batasuna emateko.