Borrokan heziak, iraultza haziak
Testu honen helburua da hamarkadetan zehar Ikasle Abertzaleak ikasle-antolakundeak izandako ibilbidearen analisi bat egitea. Euskal Herriko ikasle mugimenduan daukan eta izan duen paper zentrala aztertu, eta denbora igaro eta testuingurua eta izena aldatuta ere militantzia iraultzaile eta borrokalariaren gotorleku izan den antolakundearen historia izango dugu hizpide.