Kubako herriaren ardura internazionalista heroikoa
Kubako Iraultza aurrera ateratzea ahalbidetu zuen marxismo iraultzailearekin zuen zorra kitatzeko aukera herrialde bat eraikitzea izanen litzateke, aberri sendoa eta eredugarria, beti antiinperialismoaren eta eskuzabaltasun internazionalistaren alde konprometitua legokeena. Ideia horretan errotu zen abertzaletasun kubatar iraultzailearen eta internazionalismoaren bat etortzea, blokeo ekonomikoaren, komertzialaren eta finantzarioaren momenturik zailenetan ere jarraitu zuena.