AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA

(Itzulpena)

2008ko krisiak jarduera ekonomikoan geldialdi handia eragin zuen. Langabeziaren hazkunde handiak eta kapitala suntsipenak ekonomia garatu guztien metatze-gaitasuna murriztu zuen. Europa hegoaldeko hainbat ekonomiatan, zor-maila altua zutenetan, krisi ekonomikoak are handiagoa izan da, Estatuen finantzaketa izugarri zailtzen zuen zorraren krisi batekin batera elkartu baitzen.

Zorra Estatuaren gastua sostengatzeko mekanismo nagusia da eta , politikoki zein ekonomikoki zorpetze handiago bat ezinezkoa den uneetan, Estatuek euren gastu-gaitasuna galtzen dute. Honen emaitza ezaguna da: Bruselasetik ezarritako neurri zorrotzen eufemismoaren atzean, erreforma multzo bat egin ziren, besteak beste, neurri fiskalak (zergen igoera), 2010 eta 2012ko lan-erreformak (lan-merkatuaren malgutasuna) eta gastu publikoaren murriztea.

2015 urtetik, Europako Banku Zentralak (EBZ) diru-politika hedakorra jarri du martxan (eskaera handitzeko eta, horrenbestez, jarduera ekonomikoa) diruaren eta kredituaren eskaintza handituz ekonomia bizkortzeko helburuarekin. Politika hauen bitartez, EBZk enpresa pribatu handien eta Estatuen finantzaketa errazten zuen, izan ere, kreditu merkea lortzeko eta kostu txikiagoan zorpetzeko aukera zuten.

Gainera, pandemiak eragindako jarduera ekonomikoaren murrizketak estatuen zorra handitzea eragin zuen, zeinak ustekabeko gastuei aurre egiteko finantzatu behar ziren. EBZk Estatuei erosten zien zor kopurua handitu zuen; enpresa pribatuek (batez ere energiaren, eraikuntzaren eta garraioaren sektoreari lotutakoak) eta Espainiako estatuko administrazioak jaulkitako zor ia guztiak EBZk erosi zuen. Laburbilduz, azken urteetan EBZ estatu eta enpresen finantzaketan funtsezko agente bat izan da kreditu merkea lortzeko aukera eskaintzen baitzien, eta, horrenbestez, euro zonako ekonomia dinamizatzen eta estimulatzen ahalegintzen baitzen.

Behar baino beranduago aplikatzen hasi zen arren, EBZren hedapen-politika beharrezkoa izan zen kapital-metaketari eusteko, eskaria handituz, eta horrela ziklo ekonomiko berri bat abiarazi ahal izateko 2008ko krisiaren ondoren; are gehiago, pandemiak eragindako geldialdi globalaren ondoren eta Next Genereration EU funtsak abian jarrita.

Hala ere, EBZk jarduera ekonomikorako pizgarriak murriztuko dituela eta interes-tasak handituko dituela pentsatzeko zantzuak daude: inflazioa estimatutakoaren gainetik hazi zen urtarrilean eta, gainera, badirudi prezioen gorakadak aurreikusten zena baino denbora gehiagoaz jarraituko duela. Funtsezko ondasunen prezioak igotzen jarraituko dute 2022an, hala nola, energiarena, zeinak  urtean urteko                 % 28,6ko igoera errekorrera iritsi zen urtarrilean (zentzu horretan, Errusiaren eta Ukrainaren artekogatazkek ez dute laguntzen petrolioaren eta gasaren prezioa egonkortzen), edo elikagai freskoena (urtarrileko datuak oliba-olioaren prezioan urteko % 30,1eko igoera erakusten du).

Inflazioa, nolabait esateko, jarduera ekonomiko globala lausotzen duen fenomenoa da. Ekonomia eragileen arteko harreman-sare konplexu bat da, non eragileek alde batetik akordioak lortzen dituzten eta, bestetik, elkarren artean lehiatzen diren. Bertan, merkatuak ordena anarkiko bat ezartzen du, non ekoizpen-erabakietan ez den koordinazio zuzena existitzen eta prezioek funtsezko informazioa eskaintzen duten. Horregatik, prezioen igoera azkarrak kapitala metatzea zailtzen du, kapitalistei eta inbertitzaileei (pribatuak eta publikoak) ziurgabetasuna eta «desdoitzea» eragiten baitie etorkizunean erabaki ekonomikoak hartzeko garaian. Horregatik, badirudi EBZk tasak igoko dituela inflazioari aurre egiteko.

Izan ere, joan den otsailaren 3an, Christine Lagardek, EBZko presidenteak, prentsaurreko[1] oso garrantzitsu bat eskaini zuen Europako moneta-politikaren etorkizunean. Bertan, pandemiak eragindako larrialdizko zor-publikoa erosteko programarekin aurtengo martxoaren bukaeran amaituko dutela iragarri zen. Gainera, programa arruntek pixkanaka zorraren erosketa-tamaina/bolumena murriztuko dute urtean zehar. Berandu baino lehen, EBZk bere politika moderatuko du Europako ekonomia “hozteko” asmoz. Horrekin ere, prezioen igoera gelditzen saiatuko da.

Igoera honek hainbat ondorioz izango ditu. Alde batetik, kreditu eskaria murriztu egingo da, eta maileguak garestiagoak izango dira. Bestetik, eta hau da garrantzitsuena, Estatuek eta enpresek muga handiagoak izango dituzte lortzen dutena baino gehiago gastatzeko , zorpetzea garestiago izango baitzaie. Izan ere, zor-merkatuak tasen balizko igoerei aurreratzen ari dira, eta Europako ekonomia gehienen zor bonuen errendimenduak handitzen ari da pasaden abendu erditik. Beraz, zor-ordainketaren interesak, EBZen hedapen-politiken ondorioz maila oso baxutik abiatzen zirenak, igo egin dira azken asteetan.

Baieztapen horiek tentuz hartu behar badira ere, 2008ko krisiaren ondoren etorri ziren urteen elementu antzekoak dituen testuinguru baten aurrean egon gaitezke, non Europako herrialde periferikoen finantzaketa zailtasunek erabaki politikoak izugarri baldintzatu zituzten.

Baina, urrutira joan gabe, duela egun batzuk 2012ko erreforma ez indargabetzea onartu zen. Erreforma honek, besteak beste, kaleratzeko erraztasunak, krisi testuinguruan kontratu balditzen aldebakarreko aldaketak zehazten ditu. Bere garaian neurri koiuntural gisa ikusten ziren, baina gaur egun berregituraketa-plan anbiziotsu baten barruan dauden neurri gisa adierazten dira. Ikusiko dugu ea egia den historia errepikatzen dela. Oraingoz, badirudi errepikatu egin dela Europako zuzendaritzak 2008. urtearen osteko krisi-testuinguruan planifikatutako eta estatuen bitartez aplikatutako lanaren aurkako erasoaldi tragikoa. Bestalde, lan-erreforma berria (transfuguismo politikoak, akats teknikoak eta parodia bihurtutako bozketaren gainerako elementuak alde batera utzita) fartsa handi bat izatetik urrun ez dago. Estatuak bere gain hartzen du Europako kapital handiaren agenda politikoa administratzeko ardura. Zentzu horretan, nolabaiteko grazia du, utz iezadazue esamoldea erabiltzen, «aldaketaren Gobernuak», CCOO, UGT eta CEOErekin batera, ez duela ezer aldatzen.

CEOEren balorazioa positiboa nahiko argigarria da, bere hitzetan akordioak «bake soziala bermatu eta 2012ko erreformako funtsezkoa egonkortzea» lortzen baitu. Izan ere, Estatua kapital-harremanaren funtzionamendu egokiaren bermatzaile nagusia dela diogunean, ez ditugu entelekiak aipatzen, horrelako gaiak baizik. Izan dadila hau ikasgai txiki bat erakundeekiko jarrera anbiguoak dituzten despitatuentzat. Batzuek gero eta argiago daukagu zer-nolako politika nahi dugun.

 

EZ DAGO IRUZKINIK