Estrategia partekatzen duten alderdi edo erakunde hori elikatzea gazte antolakundeak ardaztu izan dituen funtzio historiko bat izan da; elikatu bi zentzutan, militantez hornituz edota oinarri soziala handituz. Hau da, gazte militanteen helburuetako bat (nagusia orokorrean) gazte belaunaldiak estrategia jakin batera bideratzea izan da (eta da), horrela bermatzen baita borrokaren zikloak jarrai dezan eta era berean estrategiaren gauzagarritasunaren berme da. Baina militantziaz eta babes sozialaz gain, estrategia egingarri egiten duena taktika da. Taktikak estrategiak bezain beste ezaugarritzen du mugimendu bat, eta biak uztartzea eta modu egokian burutzea ez da gauza erraza. Errealitatea eta koiuntura interpretatzeko gaitasunaz gain, jakintza eta dote estrategikoak exijitzen ditu. Gaitasun horiek, orokorrean, mugimendu klasikoetan alderdietan kontzentratu izan dira eta hortik norabidetzen dira estrategia eta, kasu gehienetan, taktika. Batzuek auzia konplexuekin tratatzen badute ere, eraginkortasuna erakutsi izan duen forma organizatiboa izan da, burokratadez eta infantilismoez aparte.
Estrategia orok, taktikaz gain, indar akumulaziorako formak eta indar horren muskulua izango den subjektua eskatzen du halabeharrez. Subjektuak hauen gaitasun ekonomikoak, ideologiak, errealitate sozialak eta abar luze batek determinatzen ditu, eta subjektuak mugatzen du aurrera eramango den politika. Laburbilduz, helburu estrategikoak lortzeko artikulatu nahi duzun subjektua klase ertaina bada, zure politikak klase ertainarentzat izango dira, aldiz, proletalgoa artikulatu nahi baldin baduzu, zure politikak proletalgoaren emantzipazioa eskuratzera begira egon beharko lukete diseinatuta.
Esan bezala, mugimendu orok du bere oinarri soziala eta artikulatu nahi duen subjektua. Mugimendu Sozialistarentzat proletalgo iraultzailea den bezala, Ezker Abertzalearentzat subjektua euskal-nazionalista ezkerkoi bat da eta hori klase ertain bezala itzultzen da Euskal Herrian. Argiago esateko: Ezker Abertzalearen proiektu politikoa garatzeko ezinbestekoa da klase ertaina mobilizatzea eta hortaz, subjektu horretara bideratutako politikak burutzea. Klase ertainak, bloke politiko gisa, klase antagonismoa neutralizatzen du, gatazkaren desplazamendu eta etsaitasunaren desitxuraketa baimentzeaz gain, burgesiarentzako euste-lana betetzen du, klase ertaina oro har antikomunista izateaz gain anti-iraultzailea ere izan ohi delako.
Behin hau argi utzita, kritikaren muinera sartuko naiz. Izan ere, nola liteke Ezker Abertzalearen baitan, mugimendu beraren parte izanda, eta beraz estrategia berbera elkarbanatzen duten, alderdiaren (Sortu-Eh Bildu) eta gazte antolakundearen (Ernai) artean itxurazko erroko kontraesanak egotea? Nola liteke gazte antolakunde batek iraultzaile gisa definitzea bere burua alderdiak iraultza planteatu ere egiten ez duenean? Nola liteke Estatuaren aurkako eta era berean honen legitimaziorako prozesuak existitzea mugimendu berdinean? Nola da posible alde batetik Ertzaintzaren aurkako deslegitimazio kanpaina bat aurrera eramatea eta bestetik Ertzaintzaren berreskurapenaz mintzatzea? Bi aukera daude. Lehena: gazte antolakundeak eta alderdiak helburu estrategikoak abstraktuan partekatzen dituzte baina konkretuan ez dute estrategia eta taktika termino berdinetan ulertzen eta, hortaz, ez dute estrategia komun bat. Bigarrena: bietako batek, gazte antolankundeak kasu honetan, termino erradikalagoetan planteatzen du diskurtsoa, indar metaketan espektro handiago bat tendentzia dominantera integratzeko asmoarekin.
Lehenari dagokionez, ezer gutxi dago esateko. Mugimendu baten izaera ez da norbanako solteen borondatean eta asmoetan oinarritzen, beraz desadostasun eta kontraesan bateraezinak baleude mugimendu bat gorpuzten duten alderdi eta gazte antolakundearen baitan, gutxienez eztabaida prozesu bat abiarazi beharko lukete. Bigarrenari dagokionez, zintzotasun eta etika urriaren adierazle argia dela. Horrelako dimentsioko amarruak soilik eta bakarrik proletalgoaren kalterako eta bizkarretara eraikitzen baitira. Ez dira arazo ez burgesiarentzat ez indarrean dagoen botere modalitatearen legitimitatearentzat. Izan ere, praktika politiko horiekin (antzeztutako erradikaltasunarekin) lortu daitekeen bakarra proletalgoaren zati batek bere burua mugimendu horretan islatuta ikustea da eta hortaz indar metaketa erreformistarako subjektuak bilakatzea. Batez ere, klase ertainak elektoralki pilatzen dituelako indarrak eta hori delako estatu aparatuetan integratuta dagoen alderdi baten helburua, bozkak kasu honetan. Diskurtso eta praktika itxuraz erradikalek, atzean klase ertainarentzako politikak ezkutatzen dituzte, zeinetatik proletalgoak ogi birrinak bakarrik eskuratu ditzakeen, zerbait jasotzekotan. Kasu honetan Ernaik betetzen duen izaera guztiz anakronikoa da, Ezker Abertzalearen gazte antolakundeak historikoki erreproduzitu izan dituen borroka moldeak eta esku hartu zein hauspotu nahi izan duen subjektibitatea gaur egungo testuinguruan eta daramaten estrategiarekin jada ez datozelako bat, eta errealki proletariotzaren independentzia politikoa antolatzen dihardutenekiko blokeo funtzioa betetzen dute.
Komunismoa proiektu erreal gisa gorpuzteko, proletalgoaren antolakuntza-independentzia eta independentzia ideologikoa lortzeko, eta beraz, askatasun politikoa eskuratzeko aukerak murriztuz doaz klase ertaina indartuz joan ahala, gainera gisa honetako testuinguruetan politikoki indartzen bada, oligarkiarekiko daukaten sumisioaren eraginez izango da. Benetako estrategia iraultzaile batek ez badu norabidetzen praktika eta diskurtso erradikala, proletalgoa desartikulatzea eta despolitizatzea soilik lortuko da, iraultzarik (klase gizartearen eta kapital harremanaren suntsiketa) ez da antolatuko subjektua klase ertaina den bitartean.
Oso artikulu ona. Zinez, baliagarria aparentzian erradikaltasunaren fetixismoa azaleratzeko. Estatuaren alde edo proletariotzaren alde, hau da, kapitalaren ala komunismoaren aldeko posizioan ez dago tarteko biderik. Ernaik aukeratu dezala, egiazki duintasun iraultzailerik badu.

Egun on:
Asko gustatu zait artikulua eta bat egiten dut Ane Ibarzabalen ikuspuntuarekin. Nik uste, azken urteetan ikusi dugun tendentzia dela EAOren diskurtsoen eta politiken antzekotasun eza. Biolentziaren erabilera publizitarioa Ernaigan oso nabaria da. Hau honela zenbait zalantza portunatu zaizkit: zer dela eta alderdiak ez dizkio hegoak mozten harrobiari? Gazte antolakundean militatu zenutenok edota IAn, gogoratuko duzue. MS sortu aitzin, Sortu/EH Bilduk, ez zituen oso bere zenbait ekintza eta berauek gaitzesten zituen, ekintzaile zenbaiti belarritik tira egin ere bai.
Nire zalantzaren oinarria ondorena da, zer dela eta jarraitzen du alderdiak Ernairen errebeldia hau ontzat ematen edo bederen baimentzen? Iruditzen zait ez gaudela duela 10 urte edo gehiagoko testuinguruan eta bereziki eurak zuzentzen diren publikoari ez zaiola interesatzen berriro lehengora bueltatzea, garai berrien diskurtsoa bere egin dutelako hain zuzen. Bestalde, nire herriko panorama
...
Gehiago Irakurri
Egun on:
Asko gustatu zait artikulua eta bat egiten dut Ane Ibarzabalen ikuspuntuarekin. Nik uste, azken urteetan ikusi dugun tendentzia dela EAOren diskurtsoen eta politiken antzekotasun eza. Biolentziaren erabilera publizitarioa Ernaigan oso nabaria da. Hau honela zenbait zalantza portunatu zaizkit: zer dela eta alderdiak ez dizkio hegoak mozten harrobiari? Gazte antolakundean militatu zenutenok edota IAn, gogoratuko duzue. MS sortu aitzin, Sortu/EH Bilduk, ez zituen oso bere zenbait ekintza eta berauek gaitzesten zituen, ekintzaile zenbaiti belarritik tira egin ere bai.
Nire zalantzaren oinarria ondorena da, zer dela eta jarraitzen du alderdiak Ernairen errebeldia hau ontzat ematen edo bederen baimentzen? Iruditzen zait ez gaudela duela 10 urte edo gehiagoko testuinguruan eta bereziki eurak zuzentzen diren publikoari ez zaiola interesatzen berriro lehengora bueltatzea, garai berrien diskurtsoa bere egin dutelako hain zuzen. Bestalde, nire herriko panorama ikusita, margoketak, erreketak, etab. ez dira gazteen errebeldia erreferentzia, apika, nagusiagoentzat izan zitezkeen gisan. Finean, ez zait iruditzen biolentziaren erabilera publizitarioak EAOri fabore egin dakiokenik, ez behintzat helburua bozkak irabaztea bada.
EAO identitate krisi batean dago, alderdia starbucksen ari da kafea hartzen, bizar ederra du eta argi ditu bere ideiak, gainera, instagramen posteatzen ditu. Bere seme punkya ordea ez da bueltatu oraindik 2010etik, juergan ibili da hamarkada batzuetan eta nekatuta dago. Lehenago edo beranduago, gandorra bezain tente duen kresta moztuko dio punkiari aitak eta capuccino bat hartuaz ondo jantzi, soldatapeko lana aurkitu eta paretak ez zikintzeko eskatuko dio bozgoragailutik Berri Txarrak ari den bitartean.
Arrazoia duzula uste dut, Ezker Abertzalearen tendentzia eta ildo politikoari, oro har, ez zaizkio interesatzen gisa horretako ekintzak. Ezta Ernairen delako pintaketa horiek ere. Uste dut, pixkanaka tendentzia eta joera horiek mozten joango direla, dagoeneko EAJ ari baitzaie seinalatzen testuan eta zure iruzkinean aipatzen den kontraesana, baina hala ere, epe motzera Ernairi partikularki interesa dakioke joera horiek erreproduzitzea (adibidez duela gutxi hiriburuetan egin zituzten manifestazio-ikuskizun horiek). Batez ere, Ezker Abertzalean egun betetzen duen funtzio garrantzitsuena ezkerretik irten zaion konpetentzia blokeatzea baita, gazteria komunistengana atxikitu ordez Ezker Abertzalera atxikitzeko. Oso gaizki betetzen ari den funtzioa, dena esan behar bada.