ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA

Versión en castellano

(Itzulpena)

Interpretazio espekulatiboak eta irudikapen lausoak sortzen dituen azterketa intuitiboak modu larrian determinatu dezakete gure jardun politikoa. Zaila da zer gertatuko den aurreikustea egoera honetan eta zaila da zenbait interes-multzo egiten ari diren mugimenduak interpretatzea; esaterako, Erreserba Federaleko dirua hainbat merkatutan injektatzea, batzuek aurreikusten duten yuang-aren patroi izaera egonkortzea dolarraren gainetik[1], Sánchezen hitzak gainerako alderdi eta sindikatuei itun sozial berri bat eskatzeko, etab.

Zein indar dinamikok sortzen ditu mugimendu horiek? Edo hobeto esanda, zein da  horrelako doikuntzak aurkeztearen oinarrizko arrazoia? Hau da, zein da aipatu erabakietan kanpotik eta forma anitzetan aurkezten zaigun barne-dinamika hori?

Uste dut, gainera etorri zaigun testuinguruak tarte oso txikia utzi digula gaiari dagokion analisirako eta baita jardun politiko egoki baterako ere. Ana Botín[2]-ek berak joan den urteko azaroan proiektatu zuen “kapitalismoaren berregituraketa” munduko ekonomiaren bilakaerari buruzko eztabaidaren ardatza bilakatu dela dirudi. Aukera horretaz hitz egiten du jendeak, adibide bat jartzearren, Pedro Sánchez-ek zein Rolando Astaritak.

Krisi soziala krisi iraultzaile bihurtzean izan da XX. mendeko lehen hamarkadetako marxismoaren apustu historikoa, eta hala izan behar luke gaur egun ere. Kontua da nola ulertzen dugun gaur jarduera iraultzailea.

Ildo berean, gogoeta orokor bat egin nahi dut, formazio sozial burgesa objektu gisa barreiatzen duen objektibitatearen inguruan bai eta berau baliogabetzeko jarduera iraultzailearen inguruan. Edo, termino dialektikoetan esanda, esentziaren agorpenaren edota errealitate burgesaren muga historikoen aktibazioaren gainean zein beronen  gainazalaren hondoratze edo autoerreprodukzio-printzipioaren existentzia ezaren inguruan. Jarduera iraultzailearen gaurkotasun historikoari buruzko gogoeta abstraktua izango da, orohar.

Marxen materialismoan, jarduera iraultzailea objektuaren gainean egiten da, hau da, formazio sozial historikoaren gainean. Horregatik, beharrezkoa da hori ezagutzea, eta honetarako beharrezkoa da formazio sozial historikoak bere baitan duen eta era berean berau determinatzen duen objektibotasunetik bereiztea[3].

Orduan, objektuak objektibotasuna du. Objektibotasunarekin Marxek errealitateari egiten dio erreferentzia, materialtasunari: alegia, subjektu eta objektu praktikoak elkar osatzen duten benetako jarduerari. Objektua ez da bizigabea den eta subjektuarengandik kanpo kokatzen den zerbait, zentzuaren edo giza energia produktiboaren gorpuztea baizik; edo, nahi bada, gizateriaren eta naturaren arteko metabolismoa. Beraz, funtsean prozesu material bat da non subjektuak objektuaren parte gisa parte hartzen duen, objektuan bertan txertatuta dagoelarik. Horrela, subjektuak eta objektu praktikoak elkar osatzen dute.

Objektibotasunak, beraz, produkzio-prozesua adierazten du, oro har; hau da, historikoki ekoizpen-bitartekoen eta lanaren produkzio-indarraren artean eratutako korrelazioa.

Formazio sozial kapitalistan, hori guztiori, kapitala metatzeko prozesu gisa eratzen da, lan-indarraren salgaiaren erabilera-balioaren kontsumo orokortu eta hegemonikoaren bidez. Horregatik, objektibotasuna gizarte-prozesu historiko gisa, errealitate historiko gisa, kapital metaketaren legeak eratzen du.

Azken batean, metaketaren legeak (objektibotasuna) arautzen duen formazio sozial burgesari (objektua) buruzko jarduera iraultzaileaz ari gara.

Hala ere, objektibotasun kapitalistari berezkoak zaizkio klase-borroka eta nagusitasun burgesa, zeinak bere baitan borroka hori adierazten duten esanahi ugari sortzen dituen; hau da, harreman semiotiko bat eratzen dute, irudikapen horiek artikulatzen dituen materialtasuna argitzea lortzen ez duten errepresentazio ilunez betea. Argitasun falta honengatik, bada, ez dira egia izatera iristen. Beraz, egia ez diren bitartean, ez dira boteretsuak, eta honen baitan materialtasuna eraldatzeko jarduera oro ezerezean geratzen da erreforman disolbatuz. Hots, langile mugimenduak ezin zuen bere faktore aktibo baina organikoki koherentea zen izaera ekoizpen-modu kapitalistan hedatu, ez zeukalako objektibitatearen elementu aktibo-subjektibo gisa zuen posizioari buruzko, formazio sozial kapitalistan objektibitatearen beraren osaketaren gaineko eta alderantziko moduan, iraultzaren teoriaren gaineko egiaren jabe zatekeen diskurtso teorikorik.

Hortik ondorioztatzen da teoria komunistaren ahalmen historiko soziala, potentzialki iraultzailea den langile mugimendua mugimendu komunistan bilakatzea ahalbidetu dezakeena.

Hala ere, hemendik abiatuz ezin da ulertu eginbehar komunista edo jarduera iraultzailea lan pedagogiko hutsal moduan.

Haratago, teoriaren iraultza da iraultzaren teoriak igaro behar duen lehen etapa, hau da, iraultza pentsatzeko erabiltzen ditugun kategorien eraldaketa. Baina iraultza teoriko horrek objektuaren eta subjektuaren arteko eraketa-prozesu sozial eta historiko berri baten germen zati aktibo-subjektiboa baino ezin du izan; eratzen ari den prozesu historiko sozial berri batean parte hartzen duenean soilik izan baitaiteke errealitate. Hau da, lanaren indar produktiboak materia praktikoarekin beste mota batetako harreman bat eratzen duenean. Gizarte-praxi berri baten parte denean alegia; objektibotasun berri baten parte; ekoizpen-prozesu berri baten (komunista) parte zeinak formazio sozial berri bati (komunista) forma emango dion. Lanaren ekoizpen-indarraren, kristalizaturiko lan iragankorraren eta natura birjinaren arteko harreman berria litzateke.

Laburbilduz: teoria komunista lan militante gisa eta, beraz, lanaren indar produktiboa modu komunistan antolatzean oinarritzen den praktika baten alderdi kritikoa litzateke. Jarduera “kritiko-praktikoa” baita jarduera iraultzailea , Marxek Feuerbach-en I. Tesian dioen legez.

Lan-banaketaren modalitate berria, beraz, objektuaren eta subjektuaren arteko erlazio eratzaile berriaren germena da. Hasiera batean forma xumea hartzen badu ere (erakunde iraultzaileak), zabaldu eta aurrera egin dezake gizarte- zein lurralde-eremu desberdinak bere gain hartuz (Alderdi Komunista), errealitate historiko hegemoniko bihurtu arte (Estatu Sozialista).

Gainera, hori zabaltzeko aukeren esparrua handitu egiten da objektibotasun burgesaren mugak aktibatzen direnean eta kapitalaren metaketa bere mugetara iristen denean: bada, krisi garaian.

Krisi-egoeran, objektibotasun hutsalaren gainean egiten den potentzia(jarduera iraultzailea) da zereginen banaketa eta exekuzio eredu komunista. Potentzia horren bitartez objektibotasun hori progresiboki ezereztu daiteke, baina, indar negatibo gisa suntsitzen duen objektibotasun berri baten faltan, gizarte-forma gisa existitzen da oraindik, eta pisu ikaragarria hartzen du gugan. Egoera horren gainean hartu beharra ditugu erabakiak, eta beronekiko harremanean behar dugu eraiki gure balizko dominazioa.

Alde horretatik, beharrezkoa da egoera azterketan sakontzea. Izan ere, litekeena baita krisialdi ekonomikoaren larriagotzeak kapitala metatzeko muga ukitu izana, eta, hori horrela bada, baliteke Alderdi Komunistaren eraketa bat etortzea proletalgoaren masa handien berehalako beharrekin. Egoerak exigituko duen antolakuntza-maila hori berehalako aukera izan daiteke, eta, behar historikoagatik, lortu beharrekoa ere.

Horregatik, eskala handiagoan egin behar dugu aurrera.

Krisiak halako dimentsioak hartu baditu errealki, eta hala da zantzu guztien arabera, erritmoak bizkortu egin dira, eta beharrezkoa izango da lan militantearen antolaketa agertoki horretara egokitzea, kapitalaren metaketa-legea  uzten ari den abagune soziala betetzeko. GKSren proletarizazio-hipotesiak, alde horretatik, erabat ziurra dirudi[4].

Are gehiago, horren fede ematen dute erakunde ezberdinek, Europar Batasuneko Eurostat erakunde estatistikoak kasu, zeinaren arabera aurreko urtean 115 milioi pertsona pobrezia-arriskuan eta gizarte-bazterketako arriskuan zeudela ohartarazten zuen, horietatik 12 Espainiako Estatuan. Datu horien arabera, bada, ehun milioi pertsonak diru-sarrera txikiak dituzte, gabezia material gabe eta lan-ezegonkortasuna. Eta hori Covid-19 krisiaren aurretik! Gainera, Europa 2020 Estrategiarekin pobretze orokortu honi aurre egiten saiatu dira, baina ez du funtzionatu[5]. Hemendik aurrera ikusiko dugu, baina, oraingoz, NMFk ohartarazi du 1929ko cracketik egoera ekonomiko okerrenean gaudela[6]. Zeren zain gaude?

Azken batean, ideia hau nabarmendu nahi dudana: erakunde komunisten jarduera iraultzaileak errealitate edo objektibotasun berri bat eraiki behar du, eta, gizarte-eremuei eta geografiari dagokienez maila handiagoan garatu ahala, beste forma bat hartu beharko luke. Gure berehalako eginkizuna Alderdia eraikitzea da, ziur aski langile-klaseko frakzio proletarizatuenen berehalako beharrekin bat etorriko dena.

Funtsean, badira erlaitz garai moduan kontsidera genitzakeen batzuk, Marxek 1859an zioen bezala, existitzen diren produkzio-indar materialak kontraesanean sartzen diren ekoizpen-harremanekin, iraultza sozialen garaiari atea irekiz. Gure produkzio-indarren edo gure lan-potentziaren (I) antolaketa gizarte-prestakuntza kapitalistak gainditu dezakeen potentzia (II) da azken batean. Horri forma ematen hastea dagokigu. Aurrera egiteko garaia da.

 



[1][1] Michelena, C. (13/03/2020) Saqueo y crisis del capital financiero. https://rebelion.org/autor/carlos-michelena-ordonez/

[2] Banco Santander (05/11/2019) Ana Botín, Discurso XII Conferencia Internacional de Banca https://www.youtube.com/watch?v=k24vwESo0kQ

[3] B. Echeverría, El Materialismo de Marx, México, 1974

[4] Ibarzabal, A. (10/07/2019) Gazte problematikaz. https://www.elsaltodiario.com/juventud/gazte-problematikaz

[5] Arriola, J. (01/01/2012) Europa 2020: una estrategia contra la pobreza en vía muerta. http://www.ehu.eus/Jarriola/articulos%20propios/estrategia2020enviamuerta.pdf

[6] Guimón, P. (09/04/2020) “El FMI pronostica para este año la mayor recesión desde la Gran Depresión de 1929”. El País. https://elpais.com/economia/2020-04-09/el-fmi-preve-que-la-pandemia-provocara-el-mayor-impacto-en-la-economia-desde-la-gran-depresion.html