ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA

Versión en castellano

(Itzulpena)

Zehaztugabea. Horrela erantzun behar diogu gure buruak marraskatu eta pazientzia agortzen duen galderari; egunez egun, bizitzeko irrikaz, egiaren kudeaketa publiko eza berresten dugu. Ez apirilaren 26ak, ez laster konfinamenduaren muga gisara ezarriko denak, ez eta beste gezur errukitsu batek ere, ezingo du haien klase erantzukizuna baliogabetu. Berrogeialdiaren atrezoa, itxurazko optimismo burges hori, hautsia dago: kapitalaren eta lanaren arteko bereizketa sozialari buruzko errudun/biktima harremanak iraun egiten du eta argi eta garbi agertzen da, intentsitate handiz, baita burgesiaren intereseko nazioarteko blokeen arteko gatazketan ere. Ezin dugu minaren enpatia abstraktuan jausi; norberaren sufrimenduak, besteenak bezala, horiek eragin dituen baldintzen ikerketa susta dezake, eta guztiok gaizki pasatzen ari garela eta, horregatik, herritarren batasuna lehen mailako premia dela dioen baieztapen engainagarria zaildu dezake, nahita. Izan ere, kontua ez da minaren sinpletasuna, haren motiboak baizik. Hala ere, gauzen egoera orokorra honako hau da: aste honetan Pablo Iglesiasek espainiarren batasun patriotikoa aldarrikatu du, estatuko oposaketa politikoen berehalako amaiera gisara, eta Euskal Herrian gero eta gehiago dira Aberri Egunaren ospakizun bateratu bat babesten dutenak. Modu inpertsonalean orokortuz gero egungo atzeraldi ekonomikoaren ondorio suntsitzaileak, Covid-19aren hedapenak areagotu dituenak eta diktadura lotsagabe baten bidez gauzatu direnak, proletariotzaren klase-borrokaren oinarrizko printzipio etiko bat baztertzeko arriskua dugu: erantzuleak ordaindu behar du eragindako kaltea.

Esku-hartze sozialeko programa politiko berean klaseen benetako banaketa bateratzeak zorigaitz handiago baten aukera dakar. Ezberdintasunak alde batera utzirik, SPDk (hau da, Alemaniako Alderdi Sozialdemokratak) Gerra Handiaren atarian (1914-1918) sostengatutako "bake zibil" nazionalerako konpromisoak adibide erreduktibo bat eskaintzen digu: zuzendaritza sozialdemokrata Guillerminoen hitz-jario gerrazaleak konbentzitu zuen, eta, horregatik, klase etsaitasuna eten zuten Alemaniar Inperioaren lerroak handitzeko. SPDk nazioarteko klase elkartasunaren aurretik jarri zituen gerra kontinentala eta burgesia nazionalarekiko lankidetza, eta horren ondorioz milioika langileri bizitza kenduko zien baketze zibila etorri zen. Hala ere, Bigarren Internazionala osatzen zuten erakunde guztiek ez zuten bide hori hartu. 1915eko irailaren 5etik 8ra Zimmerwalden nazioarteko konferentzia bat egin zen, eta bertan oposizio iraultzailea batu zen; Leninen ekimenez, baina R. Luxemburg, K. Liebknecht, C. Zetkin, G. Zinóviev edo H. Gorter (beste askoren artean) bezalako koadroen parte hartzearekin, bildutakoek estatuen arteko gerra hura gerra zibil bihurtzea komenigarria zela erabaki zuten. Izan ere, ba al dute zentzurik malkoek menderatzen gaituztenen alde isuriz gero? Baldintzak ez dira berdinak, egia da, baina oraindik ere langileria da burgesiak bere helburuak erdiesteko duen bitarteko bakarra: indarrean dagoen interes orokor orok, batzuek besteen lana ustiatuz bizitzea eragozten duten baldintzak sortzearen parekoa ez bada, langile klasearen ongizatea alboratzen du. Horregatik, burges indibidualak egun hauek gal ditzakeen arren, bere bizitza besteen lanaren esplotazioan eta bizitza proletarioen menderatzean oinarritzen denez, bere atsekabeak ez du justifikaziorik arrazionaltasun komunistarentzako. Saia gaitezen kapital-harremana, klase nagusitasun burgesa, gure ontasun eta sufrimenduaren kontura ez betikotzen. Eta gorde ditzagun Hegel gaztearen hitz hauek: batasunak, gailentzeko, heriotza eskatzen du.