ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA

Versión en castellano

(Itzulpena)

Onartzen bada desatsegina suertatzen da. Norberaren gorputza muturreraino eraman dezake, bera ahul dagoenean, eginbeharraren senaren pertzepzioa bera ere ahulduz. Batzuetan gaizkia sortzen den zoko osten horretan amaitu dugula uste dugu eta, hala ere, erantzule sentitzen gara. Etsaitasuna baita (subjektu politiko bati dagokiona, etsaitasun politiko modura, ez arerio pertsonalari zuzendurikoa), guri dagozkigun nahitaezko jarrera eta metodoarekin batera, egun konpromiso politikoa ezaugarritzen duena: norbanako oro onartu ditzakeen etsai kopuruaren arabera neurtzen da. Eta honek zenbait antolakunde eta tendentzia sozialek hartutako posizionamenduen funts estetikoa agerian uzten duenez – izan kapitalaren menderakuntzarekiko jarrera inofentsibo modura, izan haien hegemonia politikoaren balizko elementu modernizatzaile modura- praktika komunistak klase borrokaren ezinbesteko ezaugarri honen dimentsio organizatiboari heltzen dio. Bi zentzutan da organizatiboa: a) praktika komunista berez da existitzen den bizimoduaren ukazioaren parekoa, ezaugarri konstitutiboena, eta horregatik, bere indarren gaitasuna honen antolakundeetara lotuta ez daudenekin berehalako oposizioari bide ematean datza. Gauzen egoera bat da, militante babestuari, askotan, inguratzen dutenen jazarpena jasateko behar ulergaitz modura agertzen zaiona. b) militanteak praktika komunistarekin konprometitzeko erabiltzen ditugun parte hartzeko prozesu eta modalitateek parte hartzen duten guztien ongizatea bermatzeko mekanismoak izan behar dituzte. Hau da, antolakunde komunistek operatiboak behar dute izan inplikazio emozional zuzenarekiko dependentzian ez dauden zaintzaren administrazio formen bidez. Unibertsalizagarriak izan behar dute eta, eta, aldi berean, luze gabe gauzagarriak. Etsaitasuna gatazkatik sortzen denez, arraroa da etsai gehien sortzen dituztenei (komunistei) aurpegiratzea, behin eta berriro, hauek alboratzen dituen abstrakzio hutsal batera murrizten ditugula (burgesia eta langile klasearen aurkako klase borrokara) gatazka erreala eta zapalkuntza partikularren aniztasuna.

Ez da sinplismo bat, formazio sozial kapitalistak sortzen dituen arazoen pluraltasuna eta sufrimenduaren konplexutasuna albo batera uzten dituena (izaera estrukturala dutenak ―zapalkuntzak― zein soilik batek bizi eta zailtasun handiz adierazi ditzakeen auziak). Zapalkuntza partikularrak (orokorrean) klase kapitalistaren dominazioaren printzipio historikoaren arabera (burgesiak botere sozial osoa sistematikoki espropiatzea, besteen lana esplotatuz) ulertzeko asmoa premisa faktiko batek eta borondade iraultzaile menperaezin batek determinatzen dute. Premisa faktiko modura, eta era berean teoria baten balio zientifikoaren premisa gisa ―lanaren esplotazioaren dinamika sustantiboan zapalkuntza modalitate ezberdinak modu integratuan aintzat hartzen dituena―, faktu bat dugu: lan indar merkantzia edo, bestela esanda, langile klaseak ekoizpen bitarteko burgesekiko duen dependentzia. Honek esan nahi du langile klaseak ez duela bere baitan bere erreprodukziorako printzipioa, edo bere klaseari estrintsekoa zaion printzipio batek sortua dela, eta ondorioz, aurreko aro historikoetatik oinordetzan hartutako zapalkuntzak, baita modernitatean sortutakoak ere, printzipio honen arabera hartu behar dira kontuan. Lanaren esplotazioak ez ditu mekanikoki sortzen zapalkuntza partikularrak, baina bere posibilitate baldintzak sortzen ditu. Eta gainera, burgesiak bere gailentasun politikoa ziurtatzeko bitarteko gisa betikotu ditzake eta haietatik lanaren esplotazioan eta dagokion klase menperakuntzan sakontzeko bitartekoak atera ditzake. Adibidez: emakumeak bizi duen gutxiespena baliatu dezake bere lan indar merkantzia debaluatzeko; edo kapitala eta langile klasearen arteko etsaitasuna baretzeko arraza aurkaritza areagotu dezake. Beraz, zapalkuntzak bere dominazio printzipioarekiko funtzionalak izan daitezke, eta langile klasearen baitan etsaitasunak sortzen dituzten ordena modura ere balia daitezke, eta modu horretan, termino emantzipatzaileen kapitalaren aurka klase borrokak daukan lehentasuna ordezkatu.

Komunisten programa iraultzaileak ez ditu zapalkuntza partikularrak ukatzen, bere gaurkotasunaren arabera ulertzen ditu, eta burgesiaren diktadura ekonomikoaren mesedetan zapalkuntzak sortzen, indartzen eta politikoki antolatzen dituen printzipio historikoa suntsitzea ahalbidetzen duen estrategia bat proposatzen du. Gizarte antolaketa bat argiztatzen duen askatasun politikoaren kontzeptua batean inspiratutako estrategia bat, hain zuzen, gaurdanik soziala antolatzean inspiratzen dena. Gizarte antolakuntza bat non zapalkuntza partikularrak behar dituen klase interesa deuseztatua egongo den (gizarte kapitalistaren eta besteen lanaren esplotazioaren suntsipena denez) eta guztiak kulturalki gainditzera eramango gaituen praktika instituzionalizatuen konplexu batek ordezkaturik egongo dena. Ordena burgesa betikotzen duten jarrerak etsaitzat hartzen ditugunez, prozesu hau garatzen egongo da eta denbora kontua da gure praktikak militantzia komunista xede duten aurreiritziak ezgaitzea.