ACTUALIDAD / Violencia machista
Emakume bati eraso diote Portugaleten, komun publiko batean
Gizon batek sexu-erasoa egin zion joan den ostiralean, ukitu bidez, Portugaleteko Kanila eraikineko komun publikoetan.
2021eko otsailaren 3
Emakume bati eraso diote Portugaleten, komun publiko batean

Elkarretaratze baten bidez salatu du Portugaleteko Mugimendu Feministak Portugaleten (Bizkaia) joan den ostiral arratsaldean emakume batek jasandako sexu-erasoa. Kanila eraikineko komun publikoan zegoela, gizon batek ukituak egin zizkion.

"Irmoki salatzen dugu gizonek sexu-erasoak boterea eta menderakuntza adierazteko baliatzen dituztela", ohartarazi du mugimenduak: "Gure gorputzak ez daude salgai! Gure gorputzek ez dute inoren sexu-grina aseko!".

Azken egunetan, besteak beste, erasoak salatu dituzte Donostian (Gipuzkoa), Barakaldon (Bizkaia) eta Zizurkilen (Gipuzkoa), Durangon (Bizkaia), Gasteizen (Araba) eta Tafallan (Nafarroa).