AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Barakaldoko elkarretaratzea. Argazkia: Barakaldo Digital
2021/01/27 10:39

Elkarretaratze bat egin zuten atzo iluntzean Barakaldon (Bizkaia), Argitan elkarteak antolatuta, herrian izandako azken eraso matxista salatzeko. Azaldu dute bikotekide gizonezkoak eraso diola emakume bati, besteak beste, kuter batekin mehatxu eginez.

Zizurkilen (Gipuzkoa), berriz, udalak eman du eraso baten berri, baina zehaztasun gutxi jakinarazi dituzte.

Barakaldoko Argitan elkarteak nabarmendu duenez, halakoak "ez dira kasu bakan edo isolatuak, egiturazko desberdinkeria eta bazterkeriaren ondorio baita emakumeek jasaten duten biolentzia matxista".