AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2021/01/28 12:43

Irutxuloko Hitza-k jakinarazi duenez, astelehen gauerdian sexu-eraso bat izan zen Donostiako (Gipuzkoa) hotel batean. Bikote bat gaua han igarotzekoa zen, eta emakumea eraso zuen 19 urteko gizonak: emakumeak azaldu zuenez, bikotekidea bera bortxatzen saiatu zen.

Hoteleko gelatik ihes egitea lortu zuen emakumeak, eta Ertzaintzari hots egin zion. Osasun-langileak bertaratu eta hotelean bertan artatu zuten; gero, ospitalera eraman zuten.

Gelan sartu ziren ertzainak, eta atxilo eraman zuten erasotzailea. Epaileen esku utzi zuten ondoren.