Aurreko ostiralean, 18:30ak aldera, emakume bati eraso egin zion haren bikotekide ohiak. Durangoko (Bizkaia) Ezkurdi plazan izan zen erasoa: 20 urteko gizonezkoak kristalezko botila bat jaurti zion emakumeari, aurpegira. Hainbat zauri egin zizkion hala; Galdakaoko ospitalera eraman behar izan zuten artatua izan zedin.
Gertatutakoaren berri izan zutenean bertaratu ziren ertzainak Ezkurdira, baina erasotzailea ihes eginda zegoen. Handik ez askora atzeman eta atxilo eraman zuten.