Auzi soziala da hizkuntzarena, sozialak diren harremanen emaitza eta bitarteko aldi berean. Guri dagokigunez, harreman sozialen gudu zelai horretako subjektu gisa, klase borrokaren auzia da euskara, hau da, harreman sozial zehatzetan oinarritutako gatazkaren bitarteko subordinatua da euskara, harreman sozial horiek gatazka bihurtzen duten neurrian: azpiratua eta baztertua, folklore hutsera murriztu nahi dute gure arteko loturen bitarteko den hizkuntza, merkatu gai eta merkatuaren menpeko gai.
Errealitate hori ezkutatu da sarri, eta hizkuntzaren auzia nazioaren auzi gisa ebatzi. Baina hori, nazio auzi gisa ebazten den kontraesana bezala, harreman sozial kapitalisten forma ideologikoa baino ez da, hau da, funtsezko harreman sozialak estaltzen dituen forma. Izan ere, nazio auzia klase borrokaren eta boterearen auzia den neurri berean da euskara auzi soziala.
Hizkuntzaren bitartekaritza forma subordinatuan aurkeztu dugu; are argiago ageri zaigu hori hizkuntza zehatz baten inguruan ari bagara. Izan ere, hizkuntza, harremanetarako baliabide den heinean, eta harreman horietarako tresna izan arren, beren emaitza da; hizkuntza bat edo beste izatea funtzio hori betetzen duena, ordea, gaitasun politikoekiko menpeko da, hau da, indarrez erabakitzen da. Erabaki hori ez da, baina, borondate auzi gisa ulertu behar, botere auzi gisa baizik. Hemen politikak gure aurreko idatzietan izan duen adiera berdina hartzen du: ez da gestio edo administrazio burgesa, baizik eta klase borroka, hots, aipatu harreman sozialen gudu zelaian artikulatutako subjektu antagonikoen arteko hil ala biziko borroka.
Hizkuntza, harremanetarako baliabide den heinean, eta harreman horietarako tresna izan arren, beren emaitza da; hizkuntza bat edo beste izatea funtzio hori betetzen duena, ordea, gaitasun politikoekiko menpeko da, hau da, indarrez erabakitzen da
Hizkuntzaren zapalkuntzaren inguruan bi fase nagusi identifikatu behar dira: politikoa eta soziala. Ezin dira biak inolaz ere banandu, baina faseak baten edo bestearen gailentasunaren arabera ezaugarritzen dira. Politikaren artikulazioa guri dagokigun zeregina da. Politika ez zaigu modu agerikoan aurkezten, errealitatearen inertziazko joera gisa baizik, edo zapalkuntza erlazio mutu gisa, hau da, politika politikaren ukazio gisa agertzen da egun. Baina ez da beti horrela izan.
Jakina da euskararen aurkako zapalkuntza politikoa estatu kapitalistaren lege eta bortizkeriaren bitartez gauzatu dela. Gure aurrekari historiko hurbilena dugu hori: ordena sozial berritik kanpo dagoena barrura ekartzeko bitartekoa da menderatzailearen politika. Menderakuntza sozialaren fasea, ordea, hortik aurrera nagusitzen da: euskarak ez du bere aurkako lege berezien beharrik, gauzen egoerak berak zokoratzen du bazterreko hizkuntza izatera. Hemen ez da menderatze politika gordinki agertzen, baina bada politikarako lekurik, egoera sozial objektibo horren aurkako mugimendu politiko sozialistak ezaugarritzen duena. Bada ere bazterreko politika bat, irrazionaltasunean oinarritzen dena, euskararen aurkako gorroto itsuan.
Jakina da euskararen aurkako zapalkuntza politikoa estatu kapitalistaren lege eta bortizkeriaren bitartez gauzatu dela. Gure aurrekari historiko hurbilena dugu hori: ordena sozial berritik kanpo dagoena barrura ekartzeko bitartekoa da menderatzailearen politika. Menderakuntza sozialaren fasea, ordea, hortik aurrera nagusitzen da: euskarak ez du bere aurkako lege berezien beharrik, gauzen egoerak berak zokoratzen du bazterreko hizkuntza izatera
Politikaren fase gisa ezaugarritu dugunak auzi sozialean aurkitzen du bere edukia. Euskara suntsitu behar da, bera sustraituta dagoen harreman sozialak gainditu behar badira. Hala gertatzen da ekoizpen modu kapitalistaren hedapenarekin, eta hari lotutako forma politikoaren trinkotzearekin ere. Euskararen aurkako erasoek eta bere erresistentziak gorroto irrazionala hedatzen badute ere, azken finean, irrazionaltasun horrek bere arrazoia aurkitzen du ekoizpen harreman kapitalisten sorreran. Hau da, homogeneitate nazionalaren aldeko politika burgesak bere oinarria du kapital harremanaren hedapenean eta horri kontrajartzen zaion erresistentzia aurre-kapitalistaren menderatzean. Erresistentzia aurre-kapitalista hori ez da ezaugarritzen historikoki kapitalismoaren aurretik etortzeagatik soilik.
Bada ere kapitalismo garatuan erresistentzia aurre-kapitalista bat, forman soilik bada ere, merkatu txikian, auzo burges txikian eta jabetza pribatuaren banaketan oinarritzen dena. Hor badu hein handi batetan euskarak babesa, kapitalismoaren aurka gauzatzen den erresistentzia kapitalistaren gisara. Hau da, ez da beti indarrean dagoen errealitate bat, baizik eta errealitate hori gainditu duen garapenaren aurkako hala moduzko erresistentzia bat, sarri erresistentzia nazional gisa ezaugarritu dena. Bere bideragarritasuna, ordea, nahiko antzua da. Izan ere, halakorik modu zabal batetan gertatzen den lekuetan, errealki, errenta altuak izan ohi dira, bizimodu horrek ekoizpen kapitalistaren errentagarritasun handiarekin duen erlazio zuzena agerian geratuz.
Bada ere kapitalismo garatuan erresistentzia aurre-kapitalista bat, forman soilik bada ere, merkatu txikian, auzo burges txikian eta jabetza pribatuaren banaketan oinarritzen dena. Hor badu hein handi batetan euskarak babesa, kapitalismoaren aurka gauzatzen den erresistentzia kapitalistaren gisara
Euskara ez da baserri bat, baina hala nahiko lukete askok; esplotazio-kapital handien fatxada gisara darabilen baserria.
Ikuspegi politiko eta ideologiko horien guztien atzean, ageriko irrazionaltasunetik –bai gorrotoari dagokiona, nola maitasunari dagokiona ere– eginda egon arren, ideologiaren eustorman zulo sakon bat eginez gero, klase sozialak eta interes ekonomikoekin egingo dugu tupust, eta euskararen bideragarritasuna ekonomia kapitalistaren bideragarritasunarekin eta adartze desberdinekin lotuta agertuko zaigu. Bada oraindik ere politika burgesa eta irrazionaltasuna; baina haien gorpuztea, edo hobeto esanda, haragitzea, estatu-administrazio kapitalisten aurrekontu ekonomikoetan gertatzen da. Euskararen aldeko erabakiak har daitezke, baina hartarako dirua behar da, eta ekoizpen kapitalistaren errentagarritasuna sustatu, euskara etengabe gure borondatea definitzen duen auzi ekonomikoaren menpeko eginez, edo euskararekiko gure borondatea merkantzien borondatetik eratorriz.
Euskararen aldeko erabakiak har daitezke, baina hartarako dirua behar da, eta ekoizpen kapitalistaren errentagarritasuna sustatu, euskara etengabe gure borondatea definitzen duen auzi ekonomikoaren menpeko eginez, edo euskararekiko gure borondatea merkantzien borondatetik eratorriz
Ez da horrekin agortzen auzi soziala, ordea. Bistan da diruarekiko menpekotasunak edo diruaren botereak ezaugarritzen duela gure gaitasuna. Hor auzi soziala eta politikoaren arteko harreman kapitalista sintetizatzen da. Baina errealitate soziala hori baino zabalagoa da. Garrantzitsuak dira errenta eta euskara harremantzen dituzten analisiak. Interesgarria da ere forma sozialaren auzi orokorra aztertzea, historikoki, mugimendu sozio-politiko desberdinen emaitza gisa. Zergatik herri industrializatuetan edota hirietan euskara desagertzeko joera indartsuagoa da landa-eremuetan edota herri txikietan baino? Eta zergatik indartsuagoa hirietatik hurbil dauden herri txikietan konexio ahulagoak dituztenetan baino? Joera kultural desberdinek, herri txikietan bigarren etxe bat izatea kasu, eta horien oinarrian aurki daitekeen komunikabide fisikoen garapenak zein ondorio izaten ari dira aipatu herrietan?
Argi da, harreman kapitalistak gero eta gehiago txertatu gure egunerokoan, orduan eta posizio gehiago galtzen duela euskarak. Askok fenomeno hori migrazioekin lotu izan du, baina egiazki euskararen galeraren mehatxua ez dator kanpotik, barrutik baizik. Mundu mailako merkatuarekiko barne konexioek gero eta gehiago ahultzen dituzte gure harreman pertsonal zuzenak eta gero eta mendekoago egiten gaituzte konexio horien bitartekariekin, euskara ez diren hizkuntzekin kasu. Euskal Herri zabalean, oro har, euskarak ez du lekurik aurkitu ekonomia kapitalistan eta bazterreko posizioa du; oraindik ere bat edo beste euskarari etekin ekonomikoa aurkitzen dio, izan monopolio errenta gisa edo izan merkatu eskaintza berezia delako herri ez euskaldunetan.
Kasu berezia da Gipuzkoa. Bere kultura kooperatibistak eragin handia izan du euskararen biziraupenean. Tarteko mailako ekonomia itxi samarra izateak –klase ertain aktiboa– eta enpresa handien etekin handiek, eta horiek sustatu dituztenak euskaldunak izateak, eragin positiboa izan du herri-forma kapitalista egituratzen duten merkataritza-zirkuituetan. Izan ere, enpresen irabazi handiek eta klase ertain baten kontsumo gaitasun handiek bideraezin egin dute beste kapital batzuen inbertsio konpetitiboa, ehun ekonomiko eta kultura hori galbidera eramango lukeena. Bada, ehun sozioekonomiko sendoan sustraituta dagoen arren, euskararen menpekotasuna errentagarritasun kapitalistarekin lotuta dago lehenik. Eta soilik ondoren, euskararen biziraupena burgesia eta klase ertain baten hautuarekin lotuta dago.
Komunistoi dagokigu euskararen auzia iraultza sozialistaren auzi bihurtzea eta, horren bidez, bere erabilera borondatezko aukera libre eta kontziente bihurtzea.
Tarteko mailako ekonomia itxi samarra izateak –klase ertain aktiboa– eta enpresa handien etekin handiek, eta horiek sustatu dituztenak euskaldunak izateak, eragin positiboa izan du herri-forma kapitalista egituratzen duten merkataritza-zirkuituetan. Izan ere, enpresen irabazi handiek eta klase ertain baten kontsumo gaitasun handiek bideraezin egin dute beste kapital batzuen inbertsio konpetitiboa, ehun ekonomiko eta kultura hori galbidera eramango lukeena. Bada, ehun sozioekonomiko sendoan sustraituta dagoen arren, euskararen menpekotasuna errentagarritasun kapitalistarekin lotuta dago lehenik. Eta soilik ondoren, euskararen biziraupena burgesia eta klase ertain baten hautuarekin lotuta dago
Komunistoi dagokigu euskararen auzia iraultza sozialistaren auzi bihurtzea eta, horren bidez, bere erabilera borondatezko aukera libre eta kontziente bihurtzea
HEMEN ARGITARATUA