ACTUALIDAD / Fascismo

Oscar Tellez (Vox), kaletik zihoan jendeari eraso egiten atzo Iruñean

Voxek Nafarroan daukan gazteria-arduraduna identifikatu zuen Poliziak, Ceutako etorkinen aurkako protestaren ondoren. Tellez ikertu du aurten Fiskaltzak, etorkinen aurkako gorroto-mezuengatik.
2026eko irailaren 3 - 06:40
Oscar Tellez (Vox), kaletik zihoan jendeari eraso egiten atzo Iruñean

Ultraeskuina lekuan lekuko udaletxe-plazetan mobilizatu zen atzo arratsaldean, Ceutako egoeraz baliatuta, pertsona etorkinen aurkako mezuak zabaltzeko. Iruñea ez zen salbuespena izan: 20:00etan izan zen "Herriaren Mugimendu Zibikoak" antolaturiko eta Voxek nahiz UPNk babesturiko kontzentrazioa, udaletxearen aurrean.

Elkarretaratzearen ondoren, liskarrak izan ziren Iruñeko kaleetan, eta Voxeko kide ezagun bat izan zen protagonistetako bat: hainbat hedabidek jaso ahal izan dutenez, kaletik zihoan jendeari eraso egiten ibili zen Oscar Tellez. Gutxienez bi pertsonari eraso zien Iruñeko Alde Zaharrean, eta identifikatu egin zuen Espainiako Poliziak, GEDAR LANGILE KAZETAk grabatutako bideo batean ikusten den modura. 

Tweet / X Post

The post preview renders on the published page.

https://x.com/GedarLangileKZ/status/2095239544333369462

Tellez da Vox alderdi faxistak Nafarroan daukan gazteria-arduraduna, eta aski ezaguna da jada, urte honetan bertan argitara atera diren hainbat informazio direla-eta: hainbat komunikabidek urtarrilean jakinarazi zuten Fiskaltza Tellez ikertzen ari zela, sare sozialetan pertsona etorkinen kontrako gorroto-mezuak zabaltzeagatik. Voxeko kidearen mezuetan migratzaileen kontrako "deshumanizazioa" eta "estereotipatzea" egon daitezkeela iradoki zuen Fiskaltzak.