ACTUALIDAD
Aurreko igandean, sexu-eraso bat gertatu zen Bilbon, Plaza Berriko taberna batean hain zuzen ere: emakume bat bortxatzen saiatu zen gizon bat. 26 urte ditu erasotzaileak.
"Emakume langileok egunerokotasunean pairatzen dugun zapalkuntzaren beste adibide bat da honakoa", seinalatu du Bilboko Itaiak. Horiek horrela, "emakume langileon aurkako eraso ororen aurrean", beharrezkotzat jo du "erantzun eraginkor eta antolatuak ematea eta horiek gauzatzen dituzten figurak borrokatzea".
Besteak beste azken eraso hori salatuz eta datorren Azaroaren 25ean (Indarkeria Matxistaren Aurkako Eguna) mobilizatzera deituz, kalejira bat egin zuen atzo Itaiak Bilboko Alde Zaharrean barrena, 20:30ean Etxebarrieta Anaien Plazatik abiatuta. Bizkaiko hiriburuaren kasuan, 18:30ean izango da Azaroaren 25eko manifestazioa, eta Plaza Eliptikotik hasiko da.
