ACTUALIDAD / Muertes laborales
Oiartzunen ere langile bat hil zen atzo, obra batean
Ondoezik sentitu ostean zendu zen behargina. Azken egunetan, gutxienez zortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2022eko ekainaren 7
Oiartzunen ere langile bat hil zen atzo, obra batean

Ez dute etenik argitara ateratzen ari diren lan-heriotzek. Bi beharginek galdu zuten bizia atzokoan —Garesen (Nafarroa) izandako lan-istripu larri batean batak, eta Nafarroako Unibertsitate Ospitalean besteak, maiatzaren 20an Ollokin (Nafarroa) izandako lan-istripu baten ondorioz Zainketa Intentsiboen Unitatean larri egon ostean—, baina ez ziren atzoko kasu bakarrak izan.

Oarsoaldeko Kontseilu Sozialistak jakinarazi duenez, Oiartzunen (Gipuzkoa) eraikuntza-lanetan jarduten zuen langile bat hil zen atzo. Dirudienez, ondoezik sentitu ondoren hil zen. Hortaz, joan den asteazkenetik hona, gutxienez zortzi lan-heriotza izan dira Euskal Herrian. Urtea hasi zenetik, gutxienez 36 langilek galdu dute bizia soldatapeko lanean ari zirela, edo beren lanpostuetara bidean.