Lan-heriotza bat izan zen atzo arratsaldean Bilboko portuan. Bergé logistika-enpresaren instalazioetan gertatu zen: antza denez, makina baten pneumatiko bat lehertu izanaren ondorioz galdu zuen bizia behargin batek. 45 urte zituen.
Santurtzin dago Bergé, eta logistika eta zama lanetan aritzen dira bertako langileak.
Urtea hasi zenetik, iturri sindikalen arabera, gutxienez 60 langile hil dira Euskal Herrian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.