Ir al contenido
ACTUALIDAD / Régimen salarial

Lan-heriotza Larrabetzuko Euskopanen

37 urteko behargin batek galdu du bizia elikagaien banaketa-enpresan. Aurten, gutxienez 63 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2026eko azaroaren 3 - 12:29
Lan-heriotza Larrabetzuko Euskopanen
— ARGAZKIA EITB

ACTUALIDAD

Larrabetzuko (Bizkaia) elikagaien banaketa-enpresa batean, Euskopanen zehazki, bizia galdu du gaur behargin batek. EITBk jaso duenez, 37 urte zituen hildako langileak. Gertakariak ikertzen ari dira.

Urtea hasi zenetik, iturri sindikalen arabera, gutxienez 63 langilek galdu dute bizia Euskal Herrian soldatapean lanean, lanera bidean edo lanetik bueltan.