ACTUALIDAD / Régimen salarial
Garraiolari bat hil da Muxikan, lan-istripuz
Ibilgailuaren kontrola galdu eta trenbidera jausi zen behargina. Aurten, gutxienez 53 lan-heriotza izan dira Euskal Herrian.
2025eko urriaren 17
Garraiolari bat hil da Muxikan, lan-istripuz
— ARGAZKIA Bizkaiko Suhiltzaileak (X)

Joan den asteartean, beste garraiolari bat hil zen lan-istripuz Euskal Herrian. Muxikan (Bizkaia) gertatu zen, BI-635 errepidean, arratsaldeko 15:00ak jota. Argitu ez dituzten arrazoiak medio, gidatzen ari zen kamioiaren kontrola galdu zuen langileak, eta trenbidera amildu zen. Oso larriki zauritu zen erorikoaren ondorioz, eta larrialdi-zerbitzuak bera salbatzen saiatu baziren ere, minutu gutxira zendu zen.

Iturri sindikalen zenbaketen arabera, Euskal Herrian, gutxienez 53 beharginek galdu dute bizia aurten soldatapean lanean ari zirela.