ACTUALIDAD / Violencia machista
Gizonezko batek hiru emakumeri sexu-erasoak egin dizkiela salatu dute Sondikan
19 urteko alabaordeari eta adingabeak diren bi neskari egin die eraso 48 urteko gizonezkoak. Hiru emakumeetako batek, gutxienez, bost urtez jasan ditu erasoak.
2020eko apirilaren 21
Gizonezko batek hiru emakumeri sexu-erasoak egin dizkiela salatu dute Sondikan

48 urteko gizonezko bat atxilotu dute Sondikan (Bizkaia), hiru emakumeri sexu-erasoak egiteagatik. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, 19 urteko alabaordeari eta "familiaren lagun" batzuen bi alabari egin die eraso. Adingabeak dira azkeneko biak, ahizpak, eta haien amak salatu du erasotzailea.

Emakumeak azaldu duenez, bere alabetako bati behintzat modu jarraituan egin dio eraso gizonezkoak. 14 urte ditu egun, eta bederatzi urte zituenetik jasan ditu erasoak.