48 urteko gizonezko bat atxilotu dute Sondikan (Bizkaia), hiru emakumeri sexu-erasoak egiteagatik. Hainbat hedabidek jakinarazi dutenez, 19 urteko alabaordeari eta "familiaren lagun" batzuen bi alabari egin die eraso. Adingabeak dira azkeneko biak, ahizpak, eta haien amak salatu du erasotzailea.
Emakumeak azaldu duenez, bere alabetako bati behintzat modu jarraituan egin dio eraso gizonezkoak. 14 urte ditu egun, eta bederatzi urte zituenetik jasan ditu erasoak.