Atarrabiako (Nafarroa) Solidus San Andres paper-lantegiko beharginek hainbat lanuzte eta greba egun egin ondoren greba mugagabea hasteko erabakia hartu zuten urriaren 31an. Izan ere, enpresaren zuzendaritzak ez du, hitzarmen berriari dagokionez, "ezer garrantzitsurik aurreratu" ELA sindikatuaren arabera.
Hala, azaroaren 9an greba mugagabeari ekingo diote beharginek. Hitzarmena berritzea dute helburu langileek eta, nagusiki, soldatak KPIa adina igotzea nahi dute.