AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Solidus San Andres enpresako langileen elkarretaratzea, Atarrabiako (Nafarroa) paper-lantegiaren aurrean. ARGAZKIA / ELA
2022/11/07 18:07

Atarrabiako (Nafarroa) Solidus San Andres paper-lantegiko beharginek hainbat lanuzte eta greba egun egin ondoren greba mugagabea hasteko erabakia hartu zuten urriaren 31an. Izan ere, enpresaren zuzendaritzak ez du, hitzarmen berriari dagokionez, "ezer garrantzitsurik aurreratu" ELA sindikatuaren arabera.

Hala, azaroaren 9an greba mugagabeari ekingo diote beharginek. Hitzarmena berritzea dute helburu langileek eta, nagusiki, soldatak KPIa adina igotzea nahi dute.

EZ DAGO IRUZKINIK