ACTUALIDAD / Violencia machista
Valentzian, emakume bati taldean eraso diote lau gizonek
Nafarroakoa da erasotzaileetako bat, eta 19 urte ditu.
2025eko maiatzaren 6
Valentzian, emakume bati taldean eraso diote lau gizonek

Joan den igande goizaldean, taldean egindako sexu-eraso bat izan zen Valentzian. Hondartzatik gertu dagoen aisialdi-eremu batean, emakume bati eraso zioten lau gizonek. Erasotzaileak atxilotu zituzten arren, berehala utzi zituzten aske. Badirudi ukituak egitea leporatuta ikertuko dituztela orain.

19 urte dituzte emakumeari eraso zioten gizonek, eta Nafarroakoa da haietako bat. Beste hirurak Errioxakoak dira.