Gaurko egunez, duela hamahiru urte, Egunsenti Urrekara (Amanecer Dorado, gazteleraz) alderdi neonaziko kide batek Pavlos Fyssas rapero antifaxista greziarra erail zuen Atenasen (Grezia), 2013ko irailaren 18an. Gertakariak sakon eragin zuen krisian murgilduriko herrialdean nahiz Europan barrena, eta hurrengo aste eta hilabeteetan zehar mobilizazio-ziklo handiak bizi izan ziren, erailketa salatu, borroka antifaxista berpiztu eta alderdia desegin asmoz.