Ostegunetik ostiralerako gauean, margoketa faxistak egin zituzten aldi berean Nafarroako hainbat lekutan. Svastika eta bestelako ikur naziak, Espainiako banderak, aldarri arrazistak, euskaldunen aurkako irainak eta abar margotu zituzten, eta hainbat iturrik aipatu dutenez, pintaketa berdinak izan ziren seinalatutako tokietan.
Leitzako Torrea Herriko Tabernan, Lekunberriko Ontzazulo Elkartean, Mendillorriko Ezpondapea Elkartean eta Irurtzunen egin zituzten margoketak, besteak beste.