ACTUALIDAD / Violencia machista

Gutxienez hiru indarkeria matxista kasu izan dira Hondarribiko jaietan

Bi gizon atxilotu dituzte. Erasoak salatu ditu Bidasoko Itaiak, eta asanblada bat egingo du bihar, erasotzaileen inpunitatea borrokatu asmoz.
2026eko irailaren 18 - 08:24
Gutxienez hiru indarkeria matxista kasu izan dira Hondarribiko jaietan
Itaiaren mobilizazio bat Bidasoan.

Hondarribiko (Gipuzkoa) jaiak igarota, Bidasoko Itaia Emakumeen Antolakunde Sozialistak jakinarazi du gutxienez hiru indarkeria matxista kasu izan direla ospakizunetan zehar. Bi gizon atxilotu dituzte eraso matxista horiengatik: 21 urteko gazte bat, eta 42 urteko beste bat.

Haatik, Bidasoko Itaiak adierazi eran, horrelako kasuen bidez indarkeria matxista normalizatu daiteke. Hori dela eta, "beste aldera begiratu ez" eta erasotzaileen inpunitatearen kontra borrokatzeko, asanblada ireki bat antolatu du. Bihar izango da, hilaren 19an, larunbata: arratsaldeko 19:30ean elkartuko dira Hondarribiko Jubis eraikinean.