ACTUALIDAD / Euskera

Sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko dekretua baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Voxen helegite bat ontzat emanez, euskarari buruzko araudiak jasotzen duen txosten ekonomikoa "eskasa" dela dio auzitegiak.
2026eko irailaren 17 - 08:50
Sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko dekretua baliogabetu du EAEko Auzitegi Nagusiak

Sektore publikoan euskararen erabilera arautzeko Eusko Jaurlaritzak 2024rako ondutako dekretua baliogabetu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiak. Voxek aurkeztutako helegite bat aintzat hartuta eman du ebazpena auzitegiak, alderdi faxistak mahaigaineratutako argudio nagusiak baztertu dituen arren. Izan ere, Voxek batik bat salatu zuen dekretua "baztertzailea" dela euskara ez dakitenentzat eta Konstituzioaren kontrakoa dela, baina arrazoi horiek "lausotzat" jo ostean, beste arrazoi bati eutsi dio auzitegiak euskararen normalizaziorako araudia baliogabetzeko: txosten ekonomikoa "eskasa" dela dio.

EITBren arabera, dekretua prozedura-akats batengatik botako du atzera auzitegiak, memoria ekonomikoak "funtsezko gutxiegitasuna" duelakoan. Argia-k nabarmendu duenez, Jaurlaritzak "hizkuntzaren plangintzarako" proposatuko neurrien "inpaktu ekonomikoa" aztertu behar dela dio epaileak. Badirudi epaia ez dela irmoa momentuz, eta aukera dago Espainiako Auzitegi Gorenean helegite bat jartzeko. Berria-k atzo arratsaldean jakinarazi zuen Jaurlaritza ebazpena aztertzen ari zela oraindik.