Asteazken honetan, hilak 9, joan den ostiralean iragarritako ikasle grebaren deialdiak argitaratu ditu Ikasle Abertzaleakek. Hala, mobilizazioak deitu ditu EAEko hiru hiriburuetan, hurrenik hurren, Ibaetan (Gipuzkoa), Bilbon (Bizkaia) eta Gasteizen (Araba). Bestalde, Nafarroako ikasleek elkarretaratze bat egingo dute.
Ibaetako mobilizazioa 11:00etan abiatuko da Donostiako campuseko aularioaren paretik. Bilbon 11:00etan jarri dute hitzordua, Sarrikoko fakultatetik hasita. Gasteizen, berriz, Elurretan hasiko da manifestazioa, aurrekoen ordu berdinean. Azkenik, Iruñeko elkarretaratzea Hezkuntza Delegaritzaren aurrean egingo da, 20:00etan.
LANGILE KONTROLPEKO HEZKUNTZA
Orain arte jarraitutako ildo
beretik, "oldarraldi burgesa eta sistema kapitalistaren
krisialdiaren aurrean, langile kontrolpeko hezkuntza" aldarrikatuko
du IAk irailaren 15eko greban. Hezkuntza komunitateko langileriaren osasuna
bermatzen ez den heinean, "aurrean" izango dituztela berretsi diete aginteei.