ACTUALIDAD / Euskal herriko ikasle antolakunde sozialista
Ehunka ikaslek egin dute bat IAren deialdiekin Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean
Tokian tokiko egitarauak antolatu ditu Ikasle Abertzaleakek, 'Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza' lemaren pean. Mobilizazioez gain, "genero problematika hezkuntzan" izan dute hizpide eskualde guztietako hitzaldietan.
2020eko azaroaren 25
Ehunka ikaslek egin dute bat IAren deialdiekin Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Egunean

Asteazken honetan, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna, mobilizaziorako eta formakuntzako parada izan da Hego Euskal Herriko hainbat eskualdetan. Ikasle Abertzaleakek egindako deialdiekin bat eginez, ehunka ikaslek Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza aldarria zabaldu dute hamaika ikastetxetan zein herriko plazetan. Horrez gain, izan da solasaldientzako tartea ere; "genero problematika hezkuntzan" hitzaldien bidez.


IAko kideek hilaren 12an argitaratu zuten Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza izeneko kanpaina. Azaldu zutenez, indarkeria matxistak "emakumea subjektu debaluatu izateko baldintzak" ezartzen ditu. Ondorioz, horren lanketa politikoari eman diote bidea egunotan.