AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: IA
2020/11/12 15:46

Bizitza biolentoen aurrean, ikasle antolakuntza! kanpaina plazaratu du Ikasle Abertzaleakek, Emakumeenganako Indarkeriaren Aurkako Egunaren harira. Azaroaren 25ari so, "indarkeria matxistak egun jokatzen duen funtzioan" jarri dute arreta IAko kideek, eta biolentzia horren ulerkerarako zenbait kontzeptu mahaigaineratzen ahalegindu dira.


Lehenik eta behin, fenomeno horren helburua "egiturazko boterea mantentzea" dela adierazi dute, alegia, "botere burgesa bermatzean" oinarritzen dela. Horrek, aldi berean, "emakumea subjektu debaluatu izateko baldintzak" jartzen dituela ondorioztatu dute. Gogora ekarri dutenez, 2020. urtean Hego Euskal Herrian 4.943 eraso salatu dira gutxienez, eta COVID-19ari lotuta sortutako testuinguruak, IAren hitzetan, "indarkeria hori areagotzea" ekar lezake.


HEZKUNTZA MATXISTA


Hezkuntza sistemak "emakumeen heziketarako ezinbesteko instituzioa" osatzen du IAko kideen arabera, eta ondorioz, "garrantzitsutzat" jo dute horrek guztiak emakume langileari hezkuntza esparruan nola eragiten dion ulertzea.


Hezkuntza sistemak "lan-merkatuaren beharretara egokitzen diren ikasle prototipo zehatzak”"sortzen dituela nabarmendu du IAk; horretarako, "etorkizunean lan-merkatuan txertatuak izango diren zapaldutako subjektibitateak" sortzen direla dio. Hain zuzen, hor kokatzen du indarkeria matxista IAk; hau da, "inposaturiko genero rolak erreproduzituz edota ikasleen zein irakasleen komentario matxistak entzunez barneratzen eta erreproduzitzen dugun" dinamika modura.


ANTOLAKUNTZARAKO HAUTUA


IAko kideek "konpromiso osoa" adierazi dute, hezkuntza sistemak indarkeria matxistaren erreprodukzioan betetzen duen papera seinalatzen eta salatzen jarraitzeko. Ikastetxeetan, euren jarduna "generoari lotutako bazterketa egoerak" eta "figura matxistak" borrokatzean oinarrituko dela azaldu dute, hala.


Hori ez ezik, "sistema kapitalistak sostengatzen duen harreman eredu bortizt eta matxista iraultzea" ezinbestekoa izango dela diote, "beste mundu baten eraikuntza" izanik bere ortzi-muga. Bide horretan, "antolakuntzarako hautua" berretsi dute.


ELKARRETARATZEEN DEIALDIAK


Bizkaia
  • Gernika: 11:00etan institutu sarreran
  • Lekeitio: 11:15ean institutuko patioan
  • Ondarroa: 10:50ean Gaztelekuaren atzean
  • Markina-Xemein: 11:00etan Lea Artibai ikastetxean
  • Basauri: 14:00etan Urbi institutu sarreran
  • Durango: 11:00etan institutuko patioan
Araba
  • Gasteiz
        - Ekialde II: 10:45ean
        - Koldo Mitxelena: 10:45ean
        - Lakua: 11:00etan
        - Unamuno: 11:00etan
        - Los Herran: 11:15ean
        - Ikasbidea: 12:15ean

Gipuzkoa
  • Donostia
        -Usandizaga: 12:45ean
        -Zubiri: 11:30ean
        -Lauaizeta: 14:30ean

  • Hondarribia: 12:10ean Talaia institutuan
  • Irun: 11:55ean Pio Barojan
  • Azpeitia: 12:00etan anbulategi parean
  • Azkoitia: 11:00etan Azkoitia BHI atarian
  • Tolosa: 12:30ean Trianguloan
  • Beasain: 10:45ean Txindoki institutuan
  • Legazpi: 11:00etan Haztegi institutuan
  • Ordizia: 9:50ean Goierri eskolan
  • Bergara: 12:30ean plazan
  • Hernani: 12:30ean Hernani BHI atarian