ACTUALIDAD / Violencia machista

Gorlizen, gutxienez hiru emakumeri egin dizkie sexu-erasoak gizon berak

Aurpegia estalirik zuela eta goizaldean eraso die emakumeei gizonezkoak; 24 urte ditu.
2026eko irailaren 9 - 08:55
Gorlizen, gutxienez hiru emakumeri egin dizkie sexu-erasoak gizon berak

Gorlizen (Bizkaia), 24 urteko gizonezko bat atxilotu dute berriki, gutxienez hiru emakume gazteri sexu-erasoak egiteagatik. Epailearen aurretik igaro ostean, kartzelaratu egin dute erasotzailea.

Hainbat komunikabidek jaso dutenez, irailaren 3an hasi zen erasoei buruzko ikerketa poliziala, emakumeetako batek salatu zuenean gizon bat bera bortxatzen saiatu zela kalean, etxera bakarrik zihoala. Goizaldean gertatu zen, eta hirugarren pertsona batek esku hartu zuelako egin behar izan zuen ihes gizonezkoak.

Erasotzailea identifikatzea lortu zuten, eta atxilotu zutenean, hark aitortu zuen beste emakume bati eraso ziola modu antzekoan abuztuaren 8an. Buru-beroki bat zeraman gizonak, erasoa egitean.

Ikerketak aurrera egin ahala jakin da irailaren 3an bertan hirugarren emakume bati ere egin ziola eraso pertsona berak; alde egitea eta ibilgailu batera sartzea lortu zuen biktimak. Ikerketak zabalik jarraitzen du oraindik, eta ez dute baztertzen gizon berak emakume gehiagori eraso egin izana.