ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2025/12/02 08:05

Igandean, 08:00ak baino lehen, autobus batean babestu behar izan zuen bere burua Gasteizko (Araba) emakume batek. Pisu batetik oinutsik ihes egitea lortu zuen, bertan, 28 eta 29 urteko bi gizonezkok sexu-erasoa egin ziotenean. Atzetik jarraitu zion erasotzaileetako batek, biktimak autobus batera sartzea lortu zuen arte.

Azaldu zuenez, substantziaren bat eman eta sumisio kimiko bidez eraso zioten bi gizonek, ukituak eginez. Emakumearekin, hari kaleraino jarraitu zion gizonezkoarekin eta etxe berean zeuden hainbat lekukorekin hitz egin ostean, atxilotu egin zituzten bi erasotzaileak.

NO HAY COMENTARIOS