Iragan igandean, urtarrilaren 30ean, 29 urteko gizonezko bat atxilotu zuten Gasteizen (Araba), neska lagunari eraso egiteagatik. Badaia kalean izan zen: ibilgailu baten barruan eztabaida bat izaten ari zen bikotea eta, antza, orduan eraso zion emakumeari gizonak.
Udaltzainak ibilgailura hurbildu zirenean ikusi zuten leiho bat hautsita zegoela, gizonaren jarrera bortitzaren ondorioz. Neska lagunarekin eta lekukoekin hitz egin ostean eraman zuten atxilo erasotzailea.