ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Argazkia: Hala Bedi
2019/05/30 10:45

Gasteizko (Araba) Ferrovial Metal Michelin lantegiko langileek greba mugagabea hasiko dute datorren astean, ekainaren 3an, goizeko 06:00etan. Beharginen gehiengoak babestu du enpresako komiteak egindako greba proposamena.

Hala, lantokian bizi duten egoera salatu dute langileek. Hala Bedik jaso duenez, enpresarekin lan hitzarmena ari dira negoziatzen beharginak, soldata baxuak direla eta. Egun 230 langile dira Metalen, eta beste enpresa batentzat egiten dute lana guztiek; Michelinentzat, hain zuzen. 230 behargin horietatik gehienak barnebildu dituzte hirugarren kategoria delakoan, eta hala, beste bi kategorietakoek baino gutxiago kobratzen dute. Dena den, azaldu dute lehen kategorian daudenek ez dutela askoz gehiago irabazten; 2.350 euro gehiago urtean. Geroz eta langile gutxiago dira lehen kategoria horretan.

Horretaz gain, langileek salatu dute ez dutela beroagatik eta lanaren nekezagatik plusik kobratzen. Michelinek beste enpresa bat kontratatuko balu, subrograzio eskubiderik ere ez dutela adierazi dute.