ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
2022/03/23 08:40

"Pasa den astean gaztetxea botako dutela jakinarazi ziguten, kirol-instalazioetan hasiko dituzten obrak direla-eta. Burlatan ere antolakuntzarako espazioak behar ditugu eta, horregatik, momentu honetan lekualdatze baten alde egiten ari gara lan". Hala azaldu zuten Burlatako Gaztetxeko (Iruñerria, Nafarroa) kideek otsailaren 20an, sare sozialen bidez. Modu horretan ohartarazi zuten huste eta eraiste arriskuan zela Langile Kontrolpeko Espazioa, kirol-instalazio batzuen eremuan baitago kokatuta, eta horien eraisketarako lanak hasiko baitira aurki.

Burlatako Udalak, dena den, hitz egiteko eta gaztetxeko kideei beste espazio bat bermatzeko borondatea erakutsi zuen. Hala, azken asteetan elkarrizketak izan dituzte gaztetxeko kideek eta udalak, eta fruituak eman ditu horrek: "antolakuntza politikorako espazio bat lortu dugu", jakinarazi dute gaztetxeko kideek.

"Azken urteetan erakutsitako irmotasunari, borrokari eta antolakuntzari esker lortu dugu udala gurekin negoziazio-mahai batean esertzea eta, hortaz, antolakuntza politikorako espaziorik gabe ez geratzea", ondorioztatu dute. Apirilaren 1ean izango da gaztetxe berriaren irekiera.

NO HAY COMENTARIOS