ACTUALIDAD EDITORIAL IKUSPUNTUA CIENCIA OBRERA COLABORACIONES AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
FOTOGRAFÍA / Paris 365
2024/11/26 12:05

"Hamabost urte Iruñean eta eskualdean pobrezia-egoeran dauden pertsonen elikadura eta janzkera duina bermatzen". Hala laburbildu du Paris 365 elkarteak bere jarduna, hamabosgarren urteurrenean. Aurreko asteburuan egindako agerraldian, kolektiboko kideek gogorarazi zuten egunean 90 laguni baino gehiagori ematen dizkietela otorduak, eta, denera, 11.000 pertsona baino gehiago artatu dituztela euren ibilbidean zehar.

Paris 365 elkartearengana jotzen duten lagunek, batez beste, ia bederatzi hilabetez jaso behar izaten dituzte kolektiboak prestatzen dituen otorduak. Eta joera hori areagotzen ari da. Teorian, taldeak sei hilabetez baino ez du bermatzen pertsona bakoitzaren oinarrizko elikadura, baina, egoera ikusita, muga hori behin eta berriz gainditu behar izan dute artatzean. "Sistemaren lotsak estaltzen jarraitzeko betebeharra sentitzen dugu", diote.

Elkarteko kideek uste dute zifra horiek "instituzioak lotsatzeko" modukoak direla, iritzita "egiturazko moteltasun instituzionalaren emaitza" dela "egiturazko pobrezia". Horren erakusletzat jo dute, esaterako, gero eta jende gehiagok igaro behar izatea gaua kalean: "Azaroaren 13an 51 pertsona geratu ziren aterpetxetik kanpo".

Paris 365 taldeak oroitarazi duenez, Atzerritartasun bulegoan adibidez, hilabeteak dira ezin dela hitzordurik eskatu, "ezta nazioarteko babesa eskatzeko ere". Hortaz, gogor kritikatu ditu pertsona migranteak "dirulaguntzez aprobetxatzen" direla esaten duten horiek, "eskubide oinarrizkoenak ere bermatuta ez dituztenean".

NO HAY COMENTARIOS