ACTUALIDAD
Donostiako (Gipuzkoa) "bigarren" eskuko etxebizitzetako metro karratuak, batez beste, 6.662 euro balio ditu. Alegia, urtebetean %11,7 igo da etxebizitza horien balioa Gipuzkoako hiriburuan. Antzerako egoera bizi du lurralde historikoak: zenbakiak Gipuzkoa osora ekarrita, 4.102 euro balio ditu, batez beste, "bigarren" eskuko etxebizitzetako metro karratu bakoitzak. Hori horrela, azken hamabi hilabeteotan %9,3 hazi da lurralde osoko etxebizitza parkearen batez besteko prezioa.
Higiezinen Jabetzako Agenteen Gipuzkoako Elkargo Ofizialak eman du datuon berri, eta 2026ko hirugarren hiruhilekoa igarota eguneratu ditu balioak. Hala, inoiz baino garestiagoa da etxebizitza bat erostea. "Lehen" etxebizitzetan, balioak are eta puztuago daude gaur-gaurkoz: instituzio horren arabera, Gipuzkoan, 5.084 euro balio ditu batez beste etxebizitza horietako metro karratuak.
Horrez gain, behera egin dute etxebizitza-arloko kontratuek. Batetik, iazko aldi berean baino %1,4 gutxiago salerosi da. Bestetik, iazko zenbakiekin alderatuz, %21,8 alokairu gutxiago sinatu dira 2026ko lehen hiru hilabeteetan. Datuok, beraz, berretsi egin dituzte etxebizitza arloko krisia eta emantzipatzeko zailtasun nabariak. 2026ko bigarren hiruhilekoan zehar, batez beste, 329.666 euro ordaindu da etxebizitza bat erosi izanagatik.