ACTUALIDAD / Violencia machista
Emaztearekin zihoala auto istripu bat eragin du berariaz gizon batek, Cintruenigon
Indarkeria matxista eta erailketa saiakera egotzi dizkiote senarrari, istripuaren bidez emakumea hiltzen saiatzeagatik. Emakumea kopilotuaren esertokian zihoala egin zuen talka zuhaitz baten aurka gizonak.
2021eko maiatzaren 27
Emaztearekin zihoala auto istripu bat eragin du berariaz gizon batek, Cintruenigon

Cintruenigon (Nafarroa) auto-istripu bat nahita eragiteagatik eta modu horretan emaztea hiltzen saiatzeagatik atxilotu zuten gizon bat joan den asteartean, maiatzaren 25ean. Emaztea kopilotuaren esertokian zihoala, zuhaitz baten aurka egin zuen gizonak autoarekin, emakumea erailtzeko asmoz. Istripua izan ondoren, autotik atera eta laguntza eskatu zuen emakumeak; orduan eraman zuten osasun-zentro batera.

Emakumeak jarritako salaketa jaso eta gero atxilotu zuen erasotzailea Foruzaingoak, indarkeria matxista eta hilketa saiakera leporatuta.

Orkoienen (Nafarroa) ere antzeko kasu bat izan zen apiril hasieran.