AKTUALITATEA EDITORIALA IKUSPUNTUA LANGILE ZIENTZIA KOLABORAZIOAK AGENDA GEDAR TB ARTEKA
Argazki Nagusia
Autoaren egoera istripuaren ondoren, atzo.
2021/04/02 17:34

Orkoienen (Nafarroa) atxilotu zuten atzo 42 urteko gizona, bikotekideari min emateko asmoz auto-istripu bat berariaz eragiteagatik, bai eta alkoholemia-probako emaitzagatik ere: tasa 0,8mg/l-ra iritsi zen.

Hasieran zauriturik gabeko istripu bat zirudiena beste eraso matxista bat izan zela eman zen aditzera beranduago. Emakumeari heriotza-mehatxuak egin ondoren, gizonezkoak istripua propio eragin zuen, emakumeak berak salatu zuenez. Lekuko batek, gainera, azaldu zuen gidariak ez zuela balaztatu.

Hala, homizidio saiakeragatik zein bideko segurtasun-arauak ez betetzeagatik gauzatu dira erasotzailearen atxiloketa eta haren aurkako akusazioa.