ACTUALIDAD / Violencia machista
Emakume bati eraso dio bikotekideak Ribaforadako zerbitzugune batean
Erasoa ikusi zuten pertsonek eman zuten abisua; 47 urte ditu erasotzaileak, eta drogen eraginpean zegoen.
2026eko uztailaren 21 - 06:32
Emakume bati eraso dio bikotekideak Ribaforadako zerbitzugune batean

Igande gauean, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten A-68 errepidean, aurrez, bere bikotekideari eraso egin izanagatik. Ribaforadako (Nafarroa) zerbitzugune batean izan zen erasoa, eta bertan zeuden pertsonek gertatutakoa ikusi zutenean, abisua eman zuten. Handik gutxira atxilotu zuten erasotzailea errepidean; drogak hartuta zegoen.

Hainbat hedabideren arabera, genero-indarkeriaz gain, gidabaimeneko punturik gabe eta drogen eraginpean egoteagatik atxilotu zuten gizona. Tuterako (Nafarroa) komisariara eraman zuten.