Igande gauean, 47 urteko gizonezko bat atxilotu zuten A-68 errepidean, aurrez, bere bikotekideari eraso egin izanagatik. Ribaforadako (Nafarroa) zerbitzugune batean izan zen erasoa, eta bertan zeuden pertsonek gertatutakoa ikusi zutenean, abisua eman zuten. Handik gutxira atxilotu zuten erasotzailea errepidean; drogak hartuta zegoen.
Hainbat hedabideren arabera, genero-indarkeriaz gain, gidabaimeneko punturik gabe eta drogen eraginpean egoteagatik atxilotu zuten gizona. Tuterako (Nafarroa) komisariara eraman zuten.