Atzo jakinarazi zuten beste eraso matxista baten berri izan dela Bilbon (Bizkaia). Atzo goizeko 05:00ak aldera, emakume bati eraso zion bere bikotekideak Indautxu auzoan: jo egin zuen kalean. Polizia-indarrak bertaratu zirenean, erasotzaileak kristalezko botila bat zeraman eskuetan. 29 urte ditu.
Azken egunetan, beste hainbat eraso matxista atera dira argitara Bizkaiko hiriburuan, erailketa bat tarteko: ostiralean 13 urteko neskato bat erail zuen bere aitak, eta asteazkenean sexu-erasoa egin zioten emakume bati Errekalden.