Astelehen gauean, hilak 11, adin txikiko emakume bat bortxatu zuten Durangon (Bizkaia). Emakumeak berak salatu zuen erasoa, eta Ertzaintzak astearte gauean atxilotu zuen erasotzailea. Dena den, epaileak aske uztea erabaki zuen; hala, Durangoko epaitegietatik pasatu ostean, atzo arratsaldean askatu zuten.
Durangoko Autodefentsa Feminista Asanbladak irmoki salatu du gertatutakoa, eta protokoloa aktibatu du erasoaren aurrean. Atzo 19:00etan egin zuten elkarretaratzea, Durangoko Pinondo Etxearen aurrean. "Egoerari autodefentsa feministaz erantzutera" dei egin zuten.